GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Buruko txapelketa

Abebe Bikila handia eredu

Apendizitis ebakuntza izan berritan maratoiko urrezko domina lortu zuen etiopiarrak Tokioko Olinpiar Jokoetan.

p038_f01-71x116.jpg

Jon ORMAZABAL

Unerik zailenetan, beti izaten da onuragarria eta eskergarria antzeko trantzeren batetik pasa izan den norbaiten esperientziaren berri izatea. Xalak berak, astelehenean Irunen emandako prentsaurrekoan, bere enpresakide Mikel Olazabalen kasua ekarri nahi izan zuen gogora; duela zortzi hilabete eskas, berearen oso antzeko ebakuntza izan eta 19 egunera, hiru partida jokatu zituen hiru egunetan. Hori bai, Olazabalenaz gain, badira antzeko beste adibide ugari ere kirol munduan, Abebe Bikila etiopiarrarena kasu.

Olinpiar Jokoak kirolaren adierazpen gorena direla onartzen badugu, ukaezina da, Erroman, 1960an, maratoia oinutsik irabazi zuen atleta meharraren irudiak urrezko leku bat merezi duela historian. Are gehiago munduko errekorra ere hautsi zuela kontuan izanik.

Lau urte geroago, Tokion, gogoan hartzeko beste balentria bat burutu zuen etiopiarrak, askorentzat proba olinpiko gogorrena den maratoia bi aldiz irabazi duen lehen atleta bilakatu baitzen. Ez zuen nolanahi lortu gainera: lasterketa eguna baino sei aste lehenago, polemika izugarriaren erdian, apendizitis ebakuntza egin zioten Etiopiako heroi nazionala zen Bikilari, eta, ondorioz, herrenka jaitsi zituen Japoniako hiriburura eraman zuen hegazkineko eskailerak. Japoniarrek egindako harrera beroak eta Mamo eta Demssie Wolde herrikideekin Tokion bertan egindako entrenamenduek, ordea, bere errekuperazioa azkartu zuten, eta, lasterketa eguna iritsita, nagusitasun osoz irabazi zuen, Erroman egindako denbora ia lau minututan hobetuz.

Pentsatzekoa da medikuntzak azken 40 urteotan aurrerakuntza handiak egin dituela, eta, hortaz, zentzuzkoa dirudi Xala uztailaren 3an jokatzeko prest egon daitekeela pentsatzeak. Uste horretakoa da behintzat, Iñaki Arratibel kirol mediku ospetsua. «Laparoskopia bat egin diote, eta, teknika horren bidez, oso ebaketa txikia egiten zaio gaixoari. Apendizea atera, kanpoan operatu eta puntu txikiekin ixten da zauria. Nik uste dut Xala zentzu handiz ari dela jokatzen; aste bat pasatzen utzi du, ikusi du nola dagoen bere gorputza eta aukerak dituela ikusi du», adierazi zuen astelehenean Euskadi Irratiko tertulia batean.

Denboran hurbilagoko adibideak bilatu nahi izatera, ugariak dira. Esate baterako, antzeko operazio bat jaso eta hiru astera Lehen Mailako futbol partidak jokatu zituzten Juanfran Torres eta Raul Gonzalez futbolariek. Aurrekariak bilatzen hasita, ordea, auzi honetan jarrera guztiak defendatzeko adina topa ditzakegu kirolaren historia ez horren urrunean.

«Dinamita Gorria»

Zenbait pilotazaleentzat, ulertezina da kanporaketa sistema batean finalerdietan galdu duen pilotari batek finala jokatzeko aukera izatea. Txapelketa horren aurreratuta ez zegoen arren, 1992ko futboleko Eurokopan Danimarkako selekzioarekin gertatutakoak, ordea, baditu zenbait antzekotasun.

Sailkatze fasean Ipar Irlandaren aurka Belfasten lortutako berdinketa batek Suediako txapelketatik kanpo utzi zuen «Dinamita Gorria», Jugoslaviarengandik puntu bakarrera amaitu baitzuen. Balkanetako gerraren ondorioz, ordea, Jugoslaviari ez zioten Eurokopa jokatzen utzi eta Danimarkak hartu zuen bere lekua. Europa iparraldeko selekzioko hainbat kidek euren oporrak eten behar izan zituzten Suediara joateko, baina, azkenean, sari izugarria lortu zuten: inork gutxik espero ez zuela, Danimarkak bere historiako garaipenik handiena eskuratu zuen finalean Alemaniari 2-0 irabazita.

Pilotak eta tenisak izan ditzaketen antzekotasunak aztertzen hasita, pasa berri den Roland Garrosen ere izan da irakasgairik. Bertan, Novak Djokovicek jokatu gabe lortu zuen finalerdietarako txartela. Final-zortzirenetan Montañes bost setetan kaleratu ostean (11-9 irabazi zuen azkena), Fogninik uko egin zion hurrengo partida jokatzeari bere medikuek hala gomendatu ziotelako.

Bergara

Retegi Bi-Ladis Galarza

Galarreta-Hernani

Barrenetxea IV

Bizkaiko Herriarteko txapelketa

Eskuz: Zaratamo

Arabako Herriarteko txapelketa

Eskuz: Amurrio

Gipuzkoako Herriarteko txapelketa

Eskuz: Azkoitia

Altza-Donostia

Altuna-Lete

Berriz (20.00)

Oizpe Txapelketa final laurdenak. Kadeteak: Otaduy / Pradera; Calleja / Zubikarai; Sub 22: Azpuru / Lopez; Urkijo / Arabiourrutia.

Altza-Donostia (19.15)

Iradi-Amiano / Aumendi-Sarasola; Eskisabel-Navarro / Antxin-Arruti.

Las empresas se enrocan en su postura

La petición de diálogo realizado por Xala en la comparecencia de prensa del lunes en Irun ha caído, de momento, en saco roto, ya que las empresas continúan firmes en su resolución y, ante cualquier pregunta, remitieron al comunicado que Aspe colgó el lunes en su web, en el que seguían en su trece de no esperar al lapurtarra y jugar la final este domingo entre Olaizola II y Bengoetxea VI.

De hecho, la única información que ofrecieron al respecto fue fijar el mediodía de mañana como la fecha en la que los dos pelotaris de Asegarce deben elegir el material y programar el resto de partidos que completarán el festival.

Frente a esta cerrazón empresarial, Xala -no mantuvo ningún contacto con los responsables de Aspe- sigue decidido a llegar hasta el final y, junto a su abogado Jean Paul Gibert mantuvo ayer en Donostia varias reuniones con abogados que conocen mejor la legislación del Estado español, con tal de valorar las acciones a tomar en las próximas horas. Tras estudiar la situación, hoy podrían solicitar la suspensión cautelar de la final. J.O.

EZUSTEAN TXAPELDUN

Suediako Eurokoparako sailkatze fasean puntu bakarrarengatik geratu zen kanpoan Danimarka 1992an. Aldiz, Jugoslavia lehiaketatik kanpo utzi zuten Balkanetako gerrarengatik, eta Danimarkak hartu zuen bere lekua. Azkenean, txapeldun izan ziren danimarkarrak finalean Alemania 2-0 gaindituta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo