GARA > Idatzia > Euskal Herria

Donostia

Kortxoeneak ekintzez betetako egitaraua osatu du hil osorako


Donostiko Kortxoenea gaztetxean urteurrenaren ospakizunetan buru-belarri ari dira. Ekainaren 26an urtea beteko du hutsik egotetik «bizitza izatera» pasa den etxeak. Urte luzea izan dela diote bertakoek, «ametsez, ilusioz eta oztopoz betetako bidea» izan dela. Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak, liburuen aurkezpenak, antzerki emanaldiak, bertso saioak, bazkariak... antolatu dituzte bidean. «Borroka ezberdinak eraman ditugu aurrera, euskal gazteriaren alde, AHTren aurka, errauste plantaren aurka...», azaldu dute. Hori guztia ospatzeko, eta hil osoan zehar ekintza ugari izango dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo