GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA Hirugarren Maila

Arkaitz Jauregik eta Asier Pellejerok erraz egin dute finala jokatzeko bidea

p032_f02_97x96.jpg

J.L.

Arkaitz Jauregik eta Asier Pellejerok erraz egin zuten atzo Usurbilen Euskal Herriko Hirugarren Mailako finala jokatzeko bidea. Biek lortu zuten txartela, eta jadanik lau daude sailkatuta, atzokoekin batera aurretik txartela lortuta baitzeuden Larrañaga eta Irazu.

Lau kana-erdi moztu behar izan zituen aizkolari bakoitzak. Hamar aizkolari aritu ziren lehian hiru txandatan banatuta. Jauregik oso erraz irabazi zuen, 59 segundo kendu baitzizkion Pellejerori. Gainera, biak multzo berean lehiatu ziren, eta alde horretatik ez zuten izango inolako aitzakiarik.

Atzoko kanporaketan izan ziren lau aizkolari orain artean ofizialki plazetan aritu gabeak ziren: Esnaltarrak, Juan eta Haritz, biak Usurbilgoak, eta Gogortza eta Etxeberria, biak Ezkurrakoak. Hala ere, lauetako inork ez zuen lortu finalean izateko txartela.

Sailkapena honela geratu zen: lehenengo Jauregi (8.48), bigarren Pellejero (9.47), hirugarren Dorronsoro (10.26), laugarren Llanos (11.01), bosgarren Kintana (11.28), seigarren Juan Esnal (11.30), zazpigarren Haritz Esnal (11.58), zortzigarren Etxeberria (12.40), bederatzigarren Urteaga (12.43) eta hamargarren Gogortza (14.39).

Bi kanporaketa jokatuta, bakarra geratzen da, eta bertatik aterako dira finalean arituko diren beste bi aizkolariak. Sailkatuta dauden lauetatik bik, Jauregik eta Pellejerok, badakite hori zer den. Larrañagarentzat eta Irazurentzat lehen aldia izango da, orain arte ez baitute finalik jokatzeko aukerarik izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo