Lasarte-Oria
Zabor poltsa bat erre dute Xirimiri elkarte aurrean
Joan den igandean ezezagun batzuek Xirimiri elkartearen atarian zabor poltsa bat hustu eta sua eman zioten, elkarteko kide bat barruan zelarik. Lasarte-Oriako elkarteak «gogor» salatu zuen atzo eta ekintza «onartezina» dela adierazi zuen. Xirimiri elkarteko kideek esan zutenez, horrelako ekintzek ez dute beraien lana oztopatuko. «Herritarrekin herriaren alde» lanean jarraituko dute.