GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kazetaritza mundutik harago doan auzia

Poliziak Ady Coulson, «News of the World» astekariko zuzendari ohia eta David Cameron lehen ministroaren komunikazio arduradun izandakoa, atxilotu du, eta litekeena da heldu diren egun eta orduetan beste zenbait lagun atxilotzea. Izan ere, legez kanpoko entzuketen aferak hautsak harrotu ditu Britainia Handian, eta iritzi publikoa arduradun bila dabil. Ez da gutxiagorako. Egun hauetan jakin denez -nahiz eta auzia aspaldikoa izan-, aipatu aldizkariak, zenbait poliziaren laguntzarekin, ehunka lagunen komunikazioak zelatatu ditu. Besteren artean, 2006an Londresen izandako atentatuen biktimen senideek, Afganistanen hildako soldaduen senideek eta hildako ume baten gurasoek pairatu dute espioitza kasu hau, eta britainiar kazetaritzan eztabaida etiko eta profesional sakona piztu da.

Hala ere, hau guztia arazo sakonago baten azala baino ez da, auzi honek adar politiko handiak baititu. Jakina da Coulson eta Cameronen arteko erlazioa, baina nabarmentzekoa da, halaber, «News of the World» bera eta auzitan dauden beste zenbait hedabide Rupert Murdoch magnatearenak direla, eta honek oso harreman estua duela lehen ministroarekin eta haren alderdiarekin, eta «arazoa» ez badute azkar ixten beraiei ere eragin liezaieke. Hori eragozteko behar beste jende atxilotuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo