GARA > Idatzia > Kultura

Estibalitz EZKERRA I Literatur kritikaria

Hiritartasuna (I)


«Dzhan» hainbat modutara irakur daiteke. Izan ere, Platonoven garaian zein gaur egun egin daitezkeen galderak aurkezten dizkigu: nola bihur daitezke baztertuak izan diren horiek mundu modernoaren parte? Dostoievskiren inkisidore handia zuzen ote zegoen, jendea askatasuna kentzen zaionean bakarrik izan daitekeela zoriontsu esaten zuenean? Arima indibidualaren salbazioaren parabolatzat ere har daiteke. Platonovek adierazi zuenez, «dzhan» hitzak «zoriontasunaren bila dabilen arima» adierazi nahi du. Dzhanen nazio galduko kideek arima beste jabetzarik ez dute, eta hori ere galtzear dira Txagataev iristen denean. Bestalde, nobelak berak Asia erdialdeko kulturaren, historiaren eta geografiaren, hots, Asia erdialdearen arimaren deskribapen zehatza eskaintzen du.

Ideologo sobietarrek Asia erdialdea espazio hutsa zela uste zuten, eta ildo horretan, eremu horretan mundu berri bat, sozialista, sor zitekeela sinistuta zeuden. Orduko hainbat egilek, Pyotr Pavlenkok esaterako, uste hori zabaltzen lagundu zuten bere idatzien bidez.

Platonovek, baina, bestelako iritzia zeukan. «Dzhan»en hainbat aldiz esaten du basamortuko bizimodua gainerakoak bezain errespetagarria dela. «Basamortua, azken batean, ez da inoiz erabat mortu, jendea bizi da han betirako».

Errusiar literaturako lanik hunkigarrienetako bat da Andrei Platonoven «Dzhan» nobela laburra. Pertsonaia nagusia, Nazar Txagataev izeneko ekonomialaria, Moskutik jaioterrira (Asia erdialdean dago hura) bidaliko dute, bere jendea -baztertuz eta iheslariez osaturiko Dzhanen nazio galdu eta erraria- salba dezan.
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo