GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gotzon Alcalde euskal presoari eraso egin diote Fleuryko funtzionarioek

GARA |

Gotzon Alcalde euskal preso politikoak iragandako uztailaren 8an bete zuen frantses Estatuan ezarritako espetxe zigorra, eta Espainiaratua izateko zain zegoen. Presoaren senide batek GARAri adierazi dioenez, egun hartan Espainiaratzearen gainean galdetu zion espetxezainari, baina ez zuen horren gaineko azalpenik jaso.

Hori dela eta, ziegatik pasillora atera zen eta indarrez sarrarazi zuten berriz. Jarraian, interbentzio taldekoak, hainbat kaputxadun, Alcalderen ziegara joan ziren. Haren senideak salatu duenez, aipaturiko espetxezainak kolpatu egin zuen euskal presoa buruan eta aurpegian. Gainera, eskuburdinak jarri eta ahoan trapu bat sartu zioten oihu egitea galarazteko.

Alcalde mitardera eraman zuten. Badirudi hamar egunen buruan Espainiaratuko dutela.

Bestalde, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzeak egiten ari dira herrietan. Astelehenean 130 lagun batu ziren Iruñean; Ondarroan, 100; Iurretan, 28; Otxarkoagan, 18; Zaldibarren, 15; Euban, 16; Bermeon, 25; Abadiñon, 11; Laudion, 44; Ataunen, 31; Donostian, 23 Altzan eta 11 Añorgan; eta 25 Zaldibian. Asteartean Bilbon 100 lagun elkartu ziren, eta asteazkenean, Atarrabian, 30.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo