Militarren desfileari bizkarra emateko eskatu dute Donostiako elkarteek
GARA |
Donostialdeko amnistiaren aldeko mugimenduak salatu egin du larunbatean eta urtero legez, hiriburuan burutuko den espainiar indar okupatzaileen desfilea.
1960. urtetik aurrera, ekinbide polizial eta parapolizialaren eta errepresioak sorturiko dinamiken ondorioz 37 donostiar hil direla gogorarazi dute. «Euskal Herrian aro berri batean murgilduta gauden honetan, probokazio hutsa iruditzen zaigu hainbeste sufrimendu eta oraindik errepresioa eta torturaren hautua duten indar okupatzaile hauen desfilea», adierazi dute mugimenduk.
Herria kultur elkarteak ere desfileari bizkarra emateko eskatu du eta dei egin du larunbatean 12.30ean kaira bertaratzeko.
Bertan, eta Karmengo jaiak ospatzen ari direla, herriaren memoriaz aritzeko Genozidio Frankistaren Biktimen Elkarteak eta Euskal Memoria Fundazioa gerturatuko dira.