GARA > Idatzia > Kultura

Hiritartasuna (II)

Estibalitz EZKERRA
Literatur kritikaria

Dzhan» nobela laburrean, basamortuan bizi den jendea izendatzeko «narod» hitza erabiltzen du Andrei Platonovek. Errusieraz, hainbat esanahi ditu. Batetik, «jendea» edo «jende arrunta» esan nahi du. Adjektibo moduan, herrialde bateko biztanleak izendatzeko erabil daiteke, esaterako, «errusiar jendea». Idazkera arruntean, «chelovek» (pertsona) hitzaren plural moduan agertu ohi da «narod». Platonoven nobela beste hizkuntzetara moldatu dutenek, «narod» hitza «nazio» itzuli dute. Robert Chandler itzultzailearen ustez, erdi hilda dauden berrogei gizon, emakume eta haurren taldea «nazio» izendatzea erokeriatzat jo daiteke. Baina Platonoven lanetan hitz eta izendapen oro zorrotz aukeratuta dago. Hain zuzen, kontuan hartzen badugu egileak berak kontakizunean «arima» kontzeptuari ematen dion garrantzia (arima da oro galdu duenari geratzen zaion gauza bakarra eta, aldi berean, pertsonak dira nazio baten arima) Chandlerri hitz hautaketa egokia iruditzen zaio.

Hainbat urtez Dzhan jendeak gosea beste gidaririk ez du izan. Kideetako batek Nazar Chagataevi esaten dionez, aginteak, funtzionatuko badu, menpean duen jendea estutu behar du; etengabe estutzen baditu, jendeak itxaropena gal dezake eta orduan, bost axola zaie bizirik ala hilda dauden.

Hilean bizirik egote horretan, «nazio» bihurtu da Dzhan jendea. Komunismoaren izenean inguruko lurraldeak konkistatzeari ekin dion Errusiarentzat, baina, Dzhan jendea nahierara ibiltzea ez da komenigarria. Errusiak, eta horra Chagataev Asia erdialdera bidaltzearen arrazoia, Dzhan jendea «hiritar» bihurtu nahi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo