GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA Ligaxka

Laukizen abiatuko da 560 kiloko txapelketa

J.L.

560 kilokoa da Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko falta den pisua. Gaur abiatuko da lehiaketa Laukizen. 17.30etik aurrera jokatuko da estreinako jardunaldia.

Goiherri, Gaztedi, Gaztedi mistoa eta Getxo izango dira lehian arituko diren taldeak. Aurreko hiru pisuetan sei izan dira lehian aritu diren taldeak, baina oraingoan Mutriku eta Goiherri B ez dira arituko, eta horrek talde kopurua apur bat murriztuko du. Hala ere, bi talde faboritoak, Gaztedi eta Goiherri, bertan izango dira.

Gaztedi gaur etxean arituko da, eta saiatu nahiko dute garaipena erdiesten. 600 kilotan txapela jantzi berri dute, eta horrek emandako indarrarekin arituko dira gaur arratsaldean.

Goiherrik ere nahiko du. Txapel guztiak lortzeko asmoarekin atera ziren; batek ihes egin die, eta hemen saiatuko dira 600ekoan galdutakoa berreskuratzen. Getxok eta Gaztedi mistoak azkeneko postuan ez geratzea izango dute helburu, aurrekoak aldea kentzen baitie.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo