GARA > Idatzia > Euskal Herria

Mendi federazioak, Ganekogorta eta Jesuri mendietako zentral eolikoen aurka

p014_f01.jpg

GARA |

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako mendi federazioak eta beste hainbat eragile ekologista Ganekogorta eta Jesuri mendietako gainetan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen aurka agertu dira. Hainbat ekintza gauzatu dituzte; azkena Lakuako Gobernuari, Aldundiei nahiz kaltetutako udaletxeei manifestua bidaltzea izan da.

Proiektuak balio handiko gune naturaletan eragingo dituzten atzera bueltarik gabeko kalteak eragingo dituela salatzeaz gain, gogorarazi dute Bizkaiko bost mendi bozineroetako bat Ganekogorta dela, eta bertatik zein Jesuritik GR123 errepidea igarotzen dela.

Bi zentralen proiektuak kontraesan eta irregulartasun instituzionaletan oinarrituta daudela baieztatu dute ekologistek, «hala nola, Patxi Lopezen gobernuak ingurumen jasangarritasunaren estrategiaren baitan esandakoa eta bete gabekoa».

«Guztiaren gainetik, argi utzi nahi dugu Eusko Jaurlaritzak adostasun sozial eta instituzionalean oinarritutako II. Lurralde Plan Sektoriala osatzeko Legebiltzarraren gomendioari kasurik egin ez eta parke eolikoen tramitazioarekin jarraitu duela Gipuzkoako eta Bizkaiko aldundiekin eta EUDELekin akordio itxia sinatuz. Akordio hori legez kanpokoa da», gaineratu dute.

Galdeketa

Ekainean Orozkoko alkatetza duen ADIE talde independenteak egin zuen herri galdeketa gogora ekarri dute halaber. Bertan, gehiengoak Jesuriko zentral eolikoaren aurkako jarrera azaldu zuen.

Horrez gain, Ingurumen Saileko kontseilariordearekin bilkura eskatu dute eta dagoeneko iragarri dute zentral eolikoen ordez hainbat proposamen aztertzen ari direla.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo