GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Euskadi marka» zergatik ez duen sortu galdetu dio EAJk Lopezi

GARA |

«Euskadi herrialde-marka» modu integral eta propioan ez bultzatzeko arrazoiak zeintzuk diren galdetu zion atzo Luke Uribe-Etxebarriak, EAJko legebiltzarkideak, Patxi Lopez lehendakariari.

Uribe-Etxebarriaren aburuz, marka hori sortuko balitz, «geureak ez diren beste errealitate ekonomiko batzuekin nahastea eta kutsatzea ekidingo genuke», adierazi zuen.

Legebiltzarkidearen esanetan, «nahiz eta, antza, Lakuak hala nahi ez duen», markaren inguruko proiektua abian jarri beharko luke, «erakundeak, eragile guztiak, berrikuntza eta garapen jasangarria kontuan dituen ekonomia, gizartea eta `K'-z idatzitako kultura, euskara barne, kontuan hartuta».

Herrialde-marka duten herrialdeak lehiakorragoak direla iritzi zuen EAJko ordezkariak eta «herrialdearen irudia hobetzen» laguntzen duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo