GARA > Idatzia > Kultura

Argazki lehiaketa

Chillidari buruzko argazkilaritza lehiaketa abian

«Udara bat Eduardo Chillidarekin» izenburupean irailaren 15era arte aurkeztu daitezke artistaren obra batekin batera ateratako argazkiak. Hiru arlo izango dira: orijinalena, istorio hoberenaz aurkeztua izango dena eta Chillida Lekutik urrutien ateratakoa. Izenburuarekin, non eta noiz ateratakoa den adieraziz eta 20 lerroko testu batez lagunduta aurkeztu beharko dira lanak.

Saria Chillida Lekura bisita gidatu eta pribatuak izango dira eta oroigarri bana, eta gainera, bi pertsonarentzako afari bat Donostiako Narru jatetxearen eskutik urte bukaera baino lehenago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo