GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Nafarren kontrako jukutria gauzatuko da gaur

Iragarrita zegoen bezala, Banca Civica izeneko finantza-taldeak bere lehen urratsak emango ditu gaur Espainiako burtsan, eta, modu horretan, talde horretako kide den Nafarroako Kutxak nafarren kontrako jukutria gauzatuko du, herrialde horrek behar duen kutxa eredua behin betiko lurperatuz. Miguel Sanzek eta Enrique Goñik zuzenduta, Nafarroako Kutxak duela urte asko uko egin zion aurrezki kutxek historikoki izan duten xedeari, hots, hiritarren eta enpresa txikien babeserako tresna izateari, eta Estatu espainoleko beste hainbat bazkiderekin batera banku bihurtzea erabaki zuen. Bankuak banku dira, beren helburu bakarra dirua egitea da, eta, beraz, ezin espero daiteke Banca Civicak inolako izaera sozialik mantentzea. Banku bihurtzeko bidean, gainera, kutxaren kudeaketa kaskarra egin dute haren arduradunek, eta Nafarroako hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk gogor salatu dute urte hauetako ibilbidea. Salaketak salaketa, Nafarroako Kutxarenak egin du.

Nafarroakoa, iragarritako heriotza baten istorioa izan da, baina Hego Euskal Herriko beste hiru kutxek, BBK, Kutxa eta Vital Kutxak, hain zuzen, bankarizazioaren aldeko hautua egin dutela ematen duen honetan, eta Nafarroako Kutxarekin jazo dena ikusita, beharrezkoa da beraiek bide bera jarrai ez dezaten indar egitea. Banca Civica ezin daiteke eredua izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo