GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Andu Lertxundi 2011/7/20, BERRIA

Errezetak

Zapaterok Público egunkaria bultzatu zuenean, Prisa taldeko periodikoak estatu mailako ezker eremuko monopolioa galdu zuen. Ez diote traizioa barkatzen.

Ez diote barkatuko.

Prisa taldea orduan hasi zen jariatzen Zapateroren aurkako behazun gaiztoa. Joan den astelehenean, El Paísek aiztokada hilgarria sartu zion, bai editorial gogor batekin, baita Juan Luis Cebrián zuzendari ohiaren artikulu luzearekin ere. Zapateroren hilotz poli- tikoa mendekuaren plazaren erdian dago ordutik. El Paísek motibo aberkoi apasionatuekin zuritu nahi izan du bilaukeriaren handia: Zapaterorekin, Espainia hondora doa.

Egunkariak monopolioa galdu zuen eta Prisa talde osoa kili-kolo dabil. Pasiozko krimenak argitzeko, Alexandre Dumasek «cherchez la femme» (bilatu emakumea) errezeta ematen zuen, baina ezin aratzago gelditu da cherchez l'argent (bilatu dirua) dela pasiozko krimen politiko honen motibazioa argitzeko errezeta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo