![](http://www.gara.net/naiz/naiz.gif)
EH JAIETAN: BAIONA
Umore ona eta eguraldi ona behar dira bestetan
![p054_f04.jpg p054_f04.jpg](/Repository/Imagenes/Pub_3/Issue_6424/p054_f04.jpg)
Edurra eta Eneko 12 eta 9 urteko Baionako umeak
Guk maite ditugu Baionako bestak. Eta gehien maite ditugun gauzak dira: Leon erregearen iratzartzea, piknika, mascleta, suak eta besta egitea. Gauza asko maite ditugu, baina, Baionako bestak egiteko hiru gauza beharrezkoak dira: umore ona, jantzi xuri eta gorria eta eguraldi ona. Gu txikitatik etortzen gara bestetara eta espero dugu dagoen bezala jarraituko duela.