GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Baionako Masterra

Larretxea eta Etxeto garaile, bigarren zatiari esker

Xala eta Harizmendi ongi hasi ziren, eta lehen zatian eusteko gai izan ziren, baina gero ezin izan zuten.

p029_f02_666x666.jpg

XALA-HARIZMENDI 31

LARRETXEA-ETXETO 40

Jon LEUNDA

Normaltzat jo daiteke Larretxearen eta Etxetoren garaipena, eta Masterreko finalean sartzeko txartela lortzea. Normalean beraiek ziren faborito, baina Xalak ezker paretako Buruz Burukoa irabazteak apustulariak itsutu egin zituen, eta bere alde atera zen dirua, baina oso ezberdina da frontoian edo trinketean jokatzea.

Hala ere, Xala eta Harizmendi nagusi hasi ziren, eta hamabosgarren kintzera bitarte aitzinetik aritu ziren. Hortik eta partidaren erdira bitarte, oreka eta berdinketa ugari izan ziren, baina 22-22 adostuta egon ostean, Larretxeak eta Etxetok hartu zuten partidaren kontrola, eta apurka-apurka aldea ateratzen hasi ziren, eta garaipenaren bila joan ziren zuzen-zuzenean.

Aurrean, Larretxeak gain hartu zion Xalari, azkeneko lesio luze horiek erabat ahaztuta dituela eta azkenaldiko gorakada kasualitatea ez dela izan argi eta garbi utziz, eta atzean ere Etxetok egungo atzelaririk onena dela argi utzi nahi izan zuen.

Xalarengan zeuden begirik gehienak jarrita. Lekuinekoa saiatu zen. Ongi hasi zen, baina azkenaldian trinketean ez da asko aritu, eta hori garbi geratu zen. Ezker paretako jokoak ez dauka zerikusirik trinketekoarekin, eta herenegun, batez ere bigarren zatian, ezinean aritu zen. Finala bihar jokatuko dute, Larretxea-Etxeto eta Waltari-Lanbert bikoen artean. Jaialdia 11.00etan hasiko da, eta hau bigarren neurketa izango da. Egungo binakako Txapeldunak dira faborito. Kubatarra tartean baldin bada, zaila da beste inor faborito ateratzea, baina ari diren pilotekin, gauzak askoz ere estuago izango dira.

XALA-HARIZMENDI

31

LARRETXEA-ETXETO

40

Xala

Dirua, uste gabean, bere alde atera zen, eta hasi ongi egin zen, baina apurka-apurka beheruntz egin zuen, eta ez zuen izan irabazteko inongo aukerarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo