Aurore Martin Barne ministroarekin hitz egiteko prest, negoziatzeko ez
Asteetako isiltasuna hautsita, Aurore Martinek zenbait adierazpen egin ditu. Gueant ministroari gutun irekia zuzentzeko asmoa azaldu eta harekin hitz egiteko prest agertu da, «baina ez negoziatzeko». Ez da ezkutuan bizi eta lanean ari da Batasunan. Daniel Dergirekin eta berarekin «euskal auziaren pisua neurtzea» bilatzen dutela uste du. Bera babestu duten politikariek Dergi ez badute laguntzen «harritua» litzateke, finean «aurrekaria» sortzea baita helburua.
Arantxa MANTEROLA |
AFP agentziari egindako adierazpenetan, Aurore Martin Claude Gueant Barne ministroarekin «biltzeko eta hitz egiteko» prest azaldu da, baina «ez negoziatzeko». Ministroari gutun irekia idazteko asmoa duela ere gaineratu du.
Bere kontrako euroagindua betetzeko mehatxua duen zuberotarra ez da jendaurrean asko agertu ekainaren 18an, Biarrizko ekitaldian azaldu zenetik, ezkutuan zazpi hilabete eman ostean. Handik hiru egunera Polizia bera arrastatzen saiatu zen Baionan, baina bere babesean bildutako jende andanak atxiloketa ekidin zuen.
Geroztik, bitan ikusi ahal izan da Batasuneko militantea. Ekainaren 25ean euroagindua salatzeko egin zen manifestazioan, Baionan, eta EHZko festibalean uztailaren 3an, Heletan.
Haatik, Martinek ziurtatzen du ez dela «itxita» bizi: «Hortik, nonbait nago baina ez ezkutuan. Ez dut begiratzen jarraitua naizen ala ez. Nahi dudan lekura joaten naiz baina neurri batzuk hartuz. Orain artean isilik egon naiz, atseden hartu behar nuelako. Katua eta sagua bezala ibili behar Poliziarekin, zenbait hedabide lotsagaberen jokamoldea... zirku horrek gogaitu egin nau».
Ez da beldur
Atzemana izango dela uste du, baina ez dela horren beldur nabarmendu du. «Ez dut atxiloketa ikusgarria bilatzen. Atxilotzen nauten unean, jakin dadila nahi dut bakarrik. Ni ez naiz ari borrokan espetxeratua ez izateko, Espainiara ez estraditatua izateko baizik», argitu du, eta Madrilera eramaten badute, «sistema juridiko osoa astinduko lukeen aurrekaria» litzatekeela ohartarazi du.
Daniel Dergiri gertatukoa ere hizpide izan du: «Haren kontrako euroagindu eskaera bat-batean heldu da, baina asko harrituko ninduke nire alde egin duten politikariak Danielen alde ez badira mugitzen. Azken batean, euroaginduaren prozedura da kontua, eta hura, bai berarentzat, bai niretzat ere, ilegitimoa da». Batasuneko militanteak uste du Dergiren eta bere bitartez «euskal auziaren pisua» neurtzea dutela helburu.
Bien bitartean, «inozoa» ez dela eta inork ez duela «manipulatzen» argituta, Batasunan bere lana egiten jarraitzen duela gaineratu du: «Niretzat, egun bat gehiago, kanpoan lan egiteko beste egun bat da, bonus bat». Beraren esanetan, lan hori, batez ere, Euskal Herrian irekitako prozesuarekin lotuta dago eta ikasturte berria hasiko delarik, ikusi ahal izango da.
Martin zenbait «zeinu baikorren» esperoan da -Sorturen legalizazioa, esaterako-. Batasunarena ere aipatu du, Estatu frantsesean legala izan arren, «plantan eman duten errepresio-sistema» jasaten duelako.
Tresna «modernoak»
Sistema horren barruan «ehunka euroagindu zain» dituztela nabarmendu du militante abertzaleak: «Gaur ez gaude GALen garaietan baina tresna modernoagoak erabiltzen dituzte giroa tenkatzeko eta gatazka elikatzeko etengabe».
Ildo horretan, Martinek beste behin dei egin dio Estatu frantsesari, Euskal Herrian «abian dagoen bake prozesuaren» dinamikara lerrokatzeko.
El diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitano (Bildu), recibió ayer a cuatro de los dieciséis jóvenes independentistas juzgados durante las dos últimas semanas en la Audiencia Nacional española por su presunta pertenencia a Segi, a quienes mostró su apoyo.
Garitano se reunió en el palacio foral con Iosu Arruabarrena, Haizea Iriarte, Maitane Linazasoro y Egoitz Urbe, a petición de éstos, para expresarles su apoyo y conocer de primera mano el «sufrimiento que han padecido y continúan padeciendo».
Al término del encuentro, la Diputación de Gipuzkoa hizo público un comunicado en el que destacó el «carácter político evidente» del proceso contra estos jóvenes, ya que su actividad «ha sido totalmente pública». Tachó de «grave» que la acusación haya presentado como prueba contra los acusados «las declaraciones realizadas a la Policía mientras estaban incomunicados», al tiempo que recordó que la mayoría de los detenidos denunciaron que sufrieron torturas y malos tratos durante ese periodo.
La Diputación exige «el abandono de todo juicio que tenga el propósito de castigar la actividad política», ya que considera que «nadie debería ser juzgado por el ejercicio de la actividad política». Indicó, además, que para que el cambio de ciclo que se está produciendo en Euskal Herria siga su curso «es necesario el compromiso de todos». En el mismo sentido, la institución foral también opina que resulta «imprescindible» la legalización de todos los partidos y «agentes ilegalizados» por el Estado español. GARA