GARA > Idatzia > Kultura

EH Jaietan | Baiona

Emakume taldeetan ateratzea: aldarrikapen ekimena izan zena, tradizio bilakatua

Se están sirviendo las últimas birras en el Patxoki. Tras veinticinco años, el local que fue abierto como base del movimiento libertario-abertzale Patxa cerrará definitivamente sus puertas en agosto. La propietaria de lo que era un garaje lo va a vender a un precio al que no puede optar la asociación que lo gestiona. Atrás quedarán las decenas de actividades, debates, fiestas y conciertos que han marcado una época y también al propio movimiento abertzale.

p054_f02.jpg


Ainize BUTRON | BAIONA

Baionako bestak baliatzen dituzte aspaldiko lagunek elkartu, eta urteko poteo luzeena egiteko. Bikoteak banaturik hurbiltzen ohi dira Baionara. Soilik emakumez edo gizonez osaturiko taldeak ikusten dira nonahi. Lehenago, bestetako ostiralean, Donadoen Gaua izendatu zuten egunean, baino ikusten ez zena egun guztietara hedatu da.

Tradizioan sartu den ibilmolde horrek arrazoi nagusi bat dauka, gaur egun, hirurogei bat urte dituzten emakumeen esanetan. «Jaietan emakumeek lekurik ez zuten garaia ezagutu dugu guk. Ez ginen existitzen. Beti arazo bat zen karrikaratzea», argitu zuen 60 urteko Baionako Jenofa izeneko emakumeak.

Egoera horri irtenbide bat atzemateko, eta gehienbat espazio publikoa berreskuratzeko, emakumeen arteko bestak bultzatzen hasi ziren duela hogei bat urte. Denborarekin, hasiera batean aldarrikapen feminista zena, instituzionalizatu egin da.

Garai hori ezagutu ez duten emakumeak ere, egun bat bederen atxikitzen dute bakarrik emazteen artean besta egiteko, nahiz eta bestan zehar gizonekin elkartu, dantzatu eta poteak hartzen dituzten.

«Atsegina da horrela ibiltzea. Zure espazio pertsonala mantentzen duzu, eta emakumeak bakarrik izaki, besta eguna beste era batean igarotzen duzu. Azken batean, egun bateko kontua izaten da, ondotik, urte osoan zehar gizonezkoekin, bikote eta lagunekin ateratzeko hamaika aukera ditugu», nabarmendu zuen, bere aldetik, 35 urte dituen Mirentxu baionarrak.

Ohitura horri beste bat gehitu zaio azken urte hauetan: lankideen arteko bazkariak.

Estilo guztiak nahasiz

Bestak baliatzen dituzte herritarrek urtean zehar ukitu ere egiten ez dituzten ostuetan sartzeko. Ostatu eta karriketan giroa antzekoa denez, gehienek zer dantzatu eta preziatzeko aurkitzen dute.

«Bestetan ondo dagoena da estilo guztietara egokitutako jaiak egin daitezkeela, eta urtean zehar guztiz bananduak diren giro horiek momentu batean edo bestean elkartu egiten dira, gutxienik kantu bat botatzeko bada ere», azpimarratu zuen Carine Petriacek.

Poteoaren ibilbideak anitzak izaten ahal dira. Baina Baiona Ttipiko San Andres plazatik abiatu, edo Espainia karrikako Bar Basque ostatutik hasi, guztiak Errobi ibaiaren bazterreko ostatuetan gurutzatzea lortzen dute goiz ala berandu.

Egunak hainbat kaletan aurkitzen diren peñetan luzatzen dituzte gehienek.

PRIMER GAZTETXE

Muchos consideran que Patxoki fue el primer gaztetxe de Ipar Euskal Herria. En los 25 años de existencia ha sido un espacio de encuentro de numerosas luchas sectoriales de izquierda y abertzales.

Uztailak 30
Ofiziala

9.00> Diana eta animazio musikala, 19.00etara arte (txarangak, gaita-jotzaileak, txistulariak, trikitilariak...).

9.00>Jaietako Open-a, 19.00ak arte.

10.00>Leon erregearen desfilea Baiona Handiko eremurantz, 10.30era arte.

10.30>Jaietako YOGA, 11.00ak arte.

10.30> ASKATASUNAREN PLAZA. Leon erregearen alborada, Andropause taldearekin, 11.00etara arte.

11.00>Aturri ibaian, henri grenet eta santespiritu zubien artean. 1. RPIMren paraxut jauzien erakustaldia.

11.30>PAUL BERT PLAZA.BIGANTXAK, 13.00etara arte.

12.00>ASKATASUNAREN PLAZA (UDALETXEA). Leon erregearen iratzartzea.

12.30>EUSKAL MUSEOA. Musikaldia: Larrealde trikitixa eta Jo Txistua, 13.30era arte.

12.30 BERNARD LACARRE PLAZA.Euskal polifoniak: Errobi Kanta eta Adixkideak, 13.30era arte.

12.30 ESPAINIAKO ATEA. Jotak, Vous de Navarra taldearekin, 13.30era arte

12.30 PORT-NEUF KARRIKAn.Euskal Herriko talentu gazteen kontzertua, Ezkandrai taldearen babesarekin, 13.30era arte.

13.30 JAKES PORTES PLAZA. Txistularien alardea, 14.30era arte.

13.30 PASTEUR PLAZA. Baionako Tanborradaren kontzertua, 14.30era arte.

14.00 ERREPUBLIKAREN PLAZA.Bolo gaskoinen txapelketa, 17.00etara arte.

16.30>JAKES PORTES plaza. KARRIKALDIA:

16.30-17.30 Dantza Leinua eskolarekin.

17.30-18.45 Kontzertua Voces Navarras taldearekin.

18.45-19.00 Ziganteak eta txistulariak.

19.00-20.00 Dantzazpi Leinua txarangarekin.

20.00-20.15 Ziganteak eta gaitak.

20.15-21.30 Baionan Kantuz Azkaineko Martinxorekin.

21.30-23.00 Karrikadantza Txikitan taldearekin.

17.00>teNPLU PROTESTANTEA. Kontzertu (a)tipikoa: Philippe de Ezkurra Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, 18.00etara arte.

17.30>PAUL BERT PLAZA. Bigantxak, 19.00etara arte.

18-00 JEAN DAUGER ESTADIOA.Pilota (Joko garbi, txistera, eta eskuz eskukoa, Aviron Bayonnaisek antolatuta, 20.00etara arte.

18.30 MARCEL DANGOU PLAZA. Zezenketa zaldiekin.

20.00 ERREPUBLIKAREN PLAZA.Jazz Espirit, Just Friends taldearekin, 21.30era arte.

22.00>BAZTERRak. Corso desfilea. Gaia: Munduko herrialdeak. Gauerdira arte.

22.00 ERREPUBLIKAREN PLAZA. Hegoaldeko dantzak, Soneando salsa taldearekin, 01.00etara arte.

22.00>CARREAU DES HALLES (azoka). Dantzaldia, Patcha Mama taldearekin, 03.00etara arte.

22.00>ASKATASUNAren PLAZA. Dantzaldia, Experience 70 taldearekin, 03.00etara arte.

22.00>CHAHO PELLETIER. Jaietako kontzertua, Piarres, 23.30era arte.

00.00 CHAHO PELLETIER Gazteszena: La Rotule eta 0800 Souche Rock- ekin elkarlanean, 03.00etara arte.

Aukeran

GAZTE EGUNA

12.00>PATXA PLAZA. Jokoak.

14.00 PATXA PLAZA. Gazte bazkaria.

17.30 PATXA PLAZA. Ekitaldi politikoa. Horren ondoren, manifestazioa, «Turistifikazioa, folklorizazioa eta eraso sexistarik EZ!» lemapean.

20.00 PATXA PLAZA. Kontzertua.

INDEPENDENTISTAK

Independentistak sareak «argi berdea independentziari» aldarrikapena zabaldu du Baionan. Atzo eguerdian independentziaren aldeko kalejira egin zuten karriketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo