herriz herri
Nafarroako bigarren jardunaldia, Elizondon
Nafarroako Herriz Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, Elizondon, 19.30etik aurrera. Ultzama, Bera eta Berriozar ari dira aurtengo lehiaketa honetan lehian, eta hiru hauek izango dira gaurko norgehiagoka honetan.
Bi proba konbinatu izaten dira, eta lehenengoan Ultzamak irabazi zuen lehen jardunaldian Beraren eta Berriozarren aurretik.
Bigarrengoan, berriz, Berak irabazi zuen Ultzamaren eta Berriozarren aitzinetik. Lehiaketa honetan herri kirolak dituen probarik gehienak ikusteko modua izaten da, dena segidan izaten baita, eta ikuskizun oso polita izan ohi da beti. Aukera ona gure kirolez gozatzeko.