GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA

Atutxak lehen postuan kokatzeko aukera dauka

J.L.

Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioa jokatuko da Getxon, etzi 17.00etatik aurrera. B multzoko saioa izango da, eta Atutxa eta Rekondo lehiatuko dira.

Bizkaitarra da garaipena erdiesteko faboritoa. Lehiaketa honi hasiera ona eman dio; ez ordea, Rekondok, eta honek lehen jardunaldiko okerra konpontzeko aukera dauka. Atutxak, ordea, sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko beste garaipen bat erdietsi nahi du.

Bien arteko azkeneko neurketa Urrezko Aizkoran izan zen, eta orduan Atutxak aise irabazi zion nafarrari. Leitzarrak, ordea, ez zuen izan bere egunik onena, eta hura ahaztu eta erakutsi zuena baino askoz ere gehiago emateko gai dela erakutsi nahiko du saio honetan. Proba ezberdinak egin beharko ditu aizkolari bakoitzak, iraupen probarekin amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo