GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Bidasoa Folk jaialdiak Irun, Hondarribia eta Hendaia hartuko ditu beste behin

GARA | IRUN

«Hiru hiri, bi historia, kultura bat» izenpean datorkigu Txingudi Badian egiten den Bidasoafolk jaialdiaren hamaikagarren edizioa. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerriek berriro ere egingo diete lekua bertako paisaia ederra eta kultur interes handiko jaialdi hau uztartzen dituzten ekitaldiei.

Aurten, abuztuaren 19tik 21era bitartean jokatuko da jaialdia, Irun, Hondarribia eta Hendaian.

Egitaraua ostiralez hasiko da Hondarribian, Xabi Aburruzaga bizkaitar trikitilariaren eta Vieux Farka Toure Maliko artista handiaren eskutik. Larunbatean berriz, Yacine Balahcene eta Yannis Papaioannouk, The Oriental Groove taldearekin batera, joko dute Irunen. Baita Aragoiko Olga y los Ministriles eta Iberian sustraitutako musika garatzen duen Coetus taldeak ere.

Egitaraua igandean itxiko da, Hendaian. Iluntzean La Fanfare Des Gouamas (Languedoc-Roussillion), Txomin Artola hondarribiarrak eta Mexikoko Lengualertak joko dute, eta jarraian, behin ilunduta, Macka B & The Roots Ragga Band (Britainia Handia) eta etxeko Bad Sound Systemek erritmo jamaikarrak garatuko dituzte Gaztelu Zahar frontoian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo