GARA > Idatzia > Kultura

KATE MOTZEAN: Joseba Irazoki

«Oporretan inprobisatzea maite dut»

p038_f01.jpg

Testua: Maider IANTZI       
Argazkia: Iñigo URIZ

Berako musikari ipurterrea gitarra-jotzaile estimatua da gurean. Bakarka dituen egitasmoez gain, makina bat artista lagundu ditu, tartean Petti herrikidea edo Rafa Rueda. Azkenaldian gainera, Atom Rhumba bikaineko kide dugu. Lehen bizkaitarra eta orain erdi nafarra dugun taldea Estatuko jaialdi esanguratsuenetan jo eta su dabil, eta laudorioak baino ez ditu biltzen zuzeneko sutsuak egiten dituela-eta.

Zer moduz pasatzen ari zara aurtengo uda?

Nahiko lanpetua izaten ari da, ongi beraz.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Oporrak.

Eta usaina?

Arraina brasan.

Uda musikaren garaia izaten da, musika kalera ateratzen da... Nola bizi duzu zuk musika udan?

Neguan bezalaxe.

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako?

Gauak nahiago, terraza batean goxo egoteko, adibidez.

Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Lehen eguzkitan, baina gero eta gehiago itzalean.

Hondartzan ala mendian, MP3a edo irratia?

Mp3a.

Egunkaria ala liburua?

Egunkaria.

Oporretan, erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Gustatzen zait jakitea zer gertatzen den.

Mugikorra beti ondoan duzula edo noizean behin piztuz?

Beti ondoan.

Inora oporretan joaten zarenean, guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu edo inprobisazioz mugitzen zara?

Gauza batzuk lotuta, baina inprobisazioa nahiago dut.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Txikiarekin.

Argazki-makinarekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Memoria txarra dut, baina ez ditut argazki gehiegi egiten.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Agian, New Yorkera bakarrik joan nintzenekoa.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Malira.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita?

Donostiako Jazzaldia.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

Kantua baino gehiago Living Coloure-n “Stain” diskoa.

Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

Nick Draken biografia hagitz gustura irakurri nuen.

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Xirimiria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo