Kosovo
Mitrovicako ospitaleak sendagai falta duela salatu du
Mitrovicako ospitaleak (Kosovo Iparraldea) elikagai eta sendagai eskasia duela ohartarazi du. Ingurua pairatzen ari den oinarrizko produktuen gabeziak giza hondamendia eragin dezakeela jakinarazi dute Tanjug eta Beta agentziek. Eskasiaren arrazoia Pristinak Serbiako produktuen gain jarritako inportazio debekuan dagoela diote osasun zerbitzuek. Nazioarteko komunitateari esku hartzera dei egin die.