GARA > Idatzia > Iritzia> Kolaborazioak

Dionisio Benito Euskal Kriminologo Elkarteko kidea

Elkarrizketa mahaiaren itzala

Ez da zuzena esatea «garaileak» eta «menderatuak» egon behar direla bake prozesu honetan

Euskal gizartean azken denboraldi honetan, jendearen iraunkortasunari esker, bilakaera Euskal Herrian bizitzen ari garen bake prozesuaren bermatzaile garrantzitsuenetako bat da eraiki nahi den aberri eraikuntza lortu ahal izateko. Haiek, «nortasun taldeek», lan egitura trebeak erabiliz kultura demokratiko eta elkarrizketaren bitartez, bizi dugun «gatazka» eraldatu dute bake iraunkorra lortzeko eta erabakitzeko eskubidea izateko.

ETAk su-etena deklaratu zuenetik, nortasun taldeek behin eta berriro erakusten dute publikoki zein den benetako borondatea eta noraino iritsi nahi duten gizarteak aldarrikatutako helburuak lortzeko. Garrantzitsua da onartzea gatazkan dauden egileek arazo bat dutela aitortzen dela eta, zentzu horretan, parlamentua osatzen duten beste agenteek, politikoek, elkarrizketaren borondatea eduki behar dute hitzaldi-mahai bat osatu eta dauden ahots guztiak entzun ahal izateko. Hitzaldi-mahai baten benetako oinarria abeniko-giroa lortzeko, indarkeria guztien amaiera garaitu ahal izatea eta «ahotsik gabekoen ahotsa» entzutea da. Kasu honetan, ezker abertzaleak legeztatua izan behar du, zalantzarik gabe, behingoz gure gizartean hitz egiteko eskubidea izateko.

Gaur egun esan genezake «adiskidetzearen» aurreko pausoan gaudela eta, horregatik, beharrezkoa da indar guztien elkartasuna izatea hau guztia lortzeko. Nabari da azken bi urte hauetan ETAren aldetik gogorkeriarik gabe gabiltzala. Kriminalitate datuen estatistikak horrela adierazten du. Horrexegatik, aitzakiarik gabe, zentzu handiko aro batean gaude derrigorrez aurrerakada pausoak emateko. Harresi hori oztopo bezala bidetik kentzeko eta «adiskidetzearen» mementora iristeko, hainbat gauza argi utzi beharko genituzke: biktima guztien oroimena eta eragindako kalteak konpontzea, «menderatuak» eta «garaileak» ez dira egon behar, sufrimendu gehiagorik ez berpizteko. Tamalez, lehen mailako eta bigarren mailako biktimak egotea gogaikarria da gure gizartean gizakiaren ahulezia ohartarazten digutelako beti, eta jakinda urte hauetan guztietan nola gertatu izan diren egitate traumatiko guztiak, era batean edo bestean, adierazten digute zein den benetako gordintasuna. Biktima guztiak ezagutu, aitortu eta gogoan hartu behar dira. Beste aldetik, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen (HNT) gainbegiratu lana apartekoa eta funtsezkoa izango litzateke «gatazka» konpondu eta lagundu ahal izateko.

Ez da zuzena esatea «garaileak» eta «menderatuak» egon behar direla bake prozesu honetan. Orain arte, azkeneko 50 urte hauetan, tamalez, era batean edo bestean, «menderatuak» egon dira beti, hain zuzen ere, gaur egun gurekin ez daudenak. Eta «garaileak» izan beharko ginateke gaur egun oraindik bizirik eta aske gaudenok.

Nortasun taldeek gizartearen ahotsa bultzatu nahi dute, benetako botoa, politikariek horrela ulertzeko eta herri bat garela ez ahazteko.

Konfiantzarekin, iragana zein den ikusteko eta etorkizuna erabakitzeko elkarrizketa-mahai batean esertzeko artigasuna behar dugu bai ala bai daukagun bake prozesu hau betiko ez itzaltzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo