GARA > Idatzia > Kultura

KATE MOTZEAN: Mikel Gonzalez

«`Zaindu maite duzun hori' abestiak uda ona gogorarazten dit»

p040_f01.jpg

Labur eta zuzen erantzun dizkigu Realeko jokalariak udaren inguruan egin dizkiogun galderak, Zubietako entrenamendu batean hartutako atsedenaldia aprobetxatuz. Kubara egindako bidaia bat aipatu digu oporraldirik berezienaz galdetzean, eta udan sekula huts egiten ez duen hitzordua, berriz, Haroko asteburu pasa da.

Udak iradokitzen dizun hitza edo adjektiboa?

Lasaitasuna.

Eta usaina?

Hondartza usaina.

Udan ez da futbolaz hitz egiten...

Ez pentsa, fitxaketen mugimenduak direla-eta beharbada gehiago...

Udako egunak ala gauak nahiago? Eta zertarako? 

Egunak eta gauak, biak ditut gustuko.

Hondartzan eguzkitan ala itzaletan ahal bada?

Itzaletan egotea nahiago dut.

MP3a ala irratia?

MP3a.

Egunkaria ala liburua?

Liburua.

Oporretan erabat deskonektatuta edo herrian zer gertatzen den zeharka begira egotea gustatzen zaizu?

Opor egunetan beti egon ohi naiz deskonektatuta.

Telefonoa beti ondoan duzula ala noizean behin piztuz?

Beti ondoan izaten dut.

Inora oporretan joaten zarenean guztia ondo lotuta eramatea gustatzen zaizu ala inprobisatzen ibiltzen zara gehiago?

Bi eratara ongi moldatzen naizela esango nuke.

Maleta handiarekin ala txikiarekin?

Niregatik txikia eramango nuke, baina ondoan neska edukita... handia.

Argazki makinekin dena gordetzen duena ala memoriaz fidatzen dena zara?

Memoriaz fidatzen naiz gehienbat.

Egin duzun oporraldirik bereziena?

Kubara egindako bidaia dut bereziki gogoan.

Egiteko duzun ametsetako oporraldia?

Ez dakit.

Udan huts egiten ez duzun urteroko zita? 

Harora joan ohi naiz beti astebururen batean.

Uda perfektu hura gogorarazten dizun kantua?

«Zaindu maite duzun hori», Ruper Ordorikarena.

Irakurri eta erabat harrapatu zintuen liburua?

«El poder del perro».

Euskal Herriko giro politikoa deskribatzeko erabiliko zenukeen fenomeno atmosferikoa?

Ortzadarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo