GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizkaiko emakume taldeek babes osoa eskaini diote Kukutzari

GARA

Bizkaiko hainbat feminista eta lesbiana taldek Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxeari babesa eskaini diote. Bizkaiko Emakumeen Asan- blada, Andere Bidatza, Bilgune Feminista, Ladyfesta, Mamiki, Etxeko langileen erakundea, Emakumeon konpartsa, MdMA, Medeak, Plazandreok, 7menos20 eta LABeko emakumeen arlo eta komisioak ohar bateratu bat plazaratu dute, ixteko arriskupean dagoen gaztetxearen alde daudela agertzeko.

Emakume askorentzat formazio eskola ere badela diote agirian; euren iritziz, Kukutza ez da «soilik lokal fisiko bat»; gaztetxea egitasmo «oso interesgarria» da, bertan «ideiak, irizpideak eta sentipenak aurrez aurre trukatzen» direlako, beti ere batzar espazio asanblearioetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo