GARA > Idatzia > Kultura

«La Chanson de Roland» euskaraz estreinatuko dute

GARA | DONOSTIA

«La Chanson de Roland», Olivier Van Der Zeek zuzendutako filma, euskaraz estreinatuko da gaur Donostiako Principe zinemetan. Hurrengo astean, abuztuaren 19an, Bilboko eta Gasteizko ikusleek ere izango dute aukera, eta hortik aurrera Euskal Herriko beste hainbat zinema aretotan ere emanen dute IDEM Ikus-entzunezko Produkzioak taldeak ekoiztutako eta Barton Filmsek banatutako pelikula hau.

1.200 urte atzera

«778-La Chanson de Roland» filmak 1.200 urte egiten du gibelera, Orreagako borrokako gertaerak ikertzeko. Oliver Van Der Zee gidoilari eta zuzendariaren kontakizunak Euskal Herrian aurkitutako plaka bat du oinarri; soldadu euskaldunei egindako omenaldi batean izan zen, Karlomagno enperadorea garaitu eta gero.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo