GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Laskurainen joko onak Aspeko bikoa finalean sartu du

Irujorekin batera norgehiagoka oso txukuna egin zuen. Hasieran oreka izan zen markagailuan, baina bigarren zatian atzelari gipuzkoarrak erabaki zuen.

p039_f01_149x088.jpg

BENGOETXEA-BEGINO 16
IRUJO-LASKURAIN 22

Jon LEUNDA

Martinez de Irujok eta Laskurainek lortu zuten atzo Zarautzen bertako Torneoko finala jokatzeko txartela. Txapelaren lehian aritzeko, Olaizola II.aren eta Albisuren aurka jokatu beharko dute datorren asteartean.

Irujo tartean baldin bada, beti, edo gehienetan, berari begira egoten da jendea, baina atzokoan Laskurain izan zen onena. Atzelariak lan bikaina egin zuen, eta unerik larrienetan lan bikaina egin zuen, Irujori laguntza bikaina emanez.

Lehen zatian partida nahiko orekatua joan zen. Bi aurrelarien artean lehia nahiko polita izan zen, bai Bengoetxeak, bai Irujok tanto nahiko politak egin baitzituzten. Atzean ere ongi ari ziren biak, baina batez ere Laskurain, oso joko bolada onean dagoela agerian utziz.

Bigarren zatian, ordea, Aspeko bikoa aurre hartzen hasi zen, tartea zabaltzen ere bai, eta Asegarcekoek behera egin zuten. Laskurain nagusitzen hasi zen gibelean, eta horrek lanak erraztu zizkion Irujori, eta horrek garaipena eman zion Aspeko bikoari. Dudarik gabe, lauretan onena Laskurain izan zen. Beste atzelaria, Begino, hasieran ongi aritu zen, baina gero aurkariak gainditu zuen. Bi aurrelariek berriz, tanto onak eta hutsen bat edo beste uztartu zituzten.

Finalean, berriro ere enpresa bakoitzak biko bana sartu du, eta Irujoren eta Olaizolaren arteko dema ikusi ahal izango da.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo