BEREZKOAK Azkaineko finala
Biellek eta Ezkurrak final erosoa izan dute
LANBERT-ETXETO 28
BIELLE-EZKURRA 40
J.L.
Lanbert eta Etxeto ziren atzo Azkaineko Torneoa irabazteko faboritoak, baina garaipena Biellek eta Ezkurrak lortu zuten. Emozioa lehen kintzeetan egon zen; hortik aurrera, txapela jantzi zuen bikoak ihes egin zuen.
Aurrean Lanbertek erraztasun handiak eman zizkion Bielleri, eta atzean Paxkal Ezkurrak oso partida ona egin zuen, eta amaieran uste baino askoz era garaipen erosoagoa lortu zuten, eta ongi merezitakoa, gainera.