DONOSTIA
Erraldoiak San Telmoko klaustroan daude ikusgai
Donostiako Aste Nagusian kaleetan barna ibiliko diren erraldoiak San Telmoko klaustroan egongo dira ikusgai bisitatu nahi dituztenentzat. Donostia Kultura-Festak eta San Telmo Museoak antolatutako ekimenean, erraldoiek 18.30ean hasiko dute beren ibilbidea museotik, eta 21.00etan egingo dute buelta. Asteazken arratsaldean Zuloaga plazan egongo dira, eta gaztetxoek horiek marraztuko dituzte pintura tailerretan. Plaza berean agur ekitaldi bat egingo dute larunbatean, 21.00etan.