GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Futbolari askok etxetik oso aparte atera behar izaten dute bizimodua

Futbolak ez dakar beti dirua eta goi mailako bizimodua, nahiz eta telebista ikusita hori dirudien. Gutxi dira horrela bizi direnak. Askok eta askok etxetik oso aparte atera behar izaten dute bizimodua, eta gauzak dauden bezala, beren hilerokoa kobratzeko arazoak izaten dituzte.

p022_f01_141x197.jpg

Jon LEUNDA

Futbolari askok eta askok Euskal Herritik kanpo aritu behar izaten dute lan bila, etxean denentzat ez baitago lekurik. Bizitzeko, taldeak aurkitu behar, eta batzuek gertuxeago aurkitzen badute ere, beste batzuek nahiko urrun joan behar izaten dute. Ahal den lekura, ez dago besterik.

Hala ere, euskal futbolaririk gehienek Espainiako edo Frantziako ligetan topatzen dituzte beren taldeak. Une honetan, Bigarren Mailan, ez Frantzian, ez Espainian, ez da ari jokatzen euskal talderik; eta badirudi Numanciak, Guadalajarak eta Huescak hartuko dutela haien lekua, hiru talde horietan ari baitira euskal jokalari gehien. Etxetik nahiko gertu izatea, eta taldeek agindutakoa ordaintzen dutela kontuan hartuta, ez da arraroa jokalari asko hiru talde horiei begira egotea, gaur egun, futbola dagoen bezala, hilabetearen amaieran kobratzea ez baita lan samurra izaten.

Numancia da, dudarik gabe, euskal jokalari gehien biltzen dituen taldea; azkeneko urte hauetan ere horrela izan da. Iazko mordo batek utzi dute Soria, baina joan ere beste mordo bat egin dira. Zabal, Jaio, Exposito, Mikel Alvaro, Nagore eta Larrea dira une honetan Sorian daudenak. Huescan gutxiago dira, eta denak nafarrak. Alcoraz zelaiko berdegunean, oraingoz, Josetxo, Ekhi, Otxoa eta Vega ikusi ahal izango dituzte.

Guadalajara igo berriak ere euskal jokalariei begia bota die, eta oraingoz lau badira ere, badirudi gehiago ere izan daitezkeela. Saizar, Gago, Jonan Garcia eta Arriaga dira Gaztela-Mantxan arituko direnak. Gainera, aurten egutegiak horrela nahi izan du, eta Ligako lehen jardunaldian Numancia eta Guadalajara elkarren aurka jarri ditu, eta euskal jokalari guztiek jokatzen badute, erdiak, behintzat euskaldunak izango dira.

Hortik aurrera denetik ikus dezakegu. Oier Olazabalek Barcelona B taldean jarraituko du; Kijerak, Goiriak eta Lafuentek Cartagenan jokatuko dute. Celta taldeak ere euskaldun dezente izango ditu aurten, Sanjurjo, Lopez Garai eta Mario Bermejo bertan arituko baitira. Elchek ere izango ditu bi euskal hiritar, han arituko baitira bai Etxeita, bai Javi Flaño. Nasticen, oraingoz, Juan Dominguez dago, baina badirudi gipuzkoarra laster izango dela etxean; izan ere, han ez dute nahi berak jarraitzea, eta Real Union eta Eibar bere atzetik dabiltza amorratuta.

Girona ere Euskal Herrira begira aritu da, eta lau jokalari izango ditu datorren denboraldian, nahiz eta litekeena den, horietako batek baino gehiagok taldea uztea. Roberto, Adrien Goñi, Saizar eta Ion Velez, oraingoz, han daude. Hercules taldean, berriz, Joseba Del Olmok bakarrik jarraituko du; eta Aritz Borda eta Aitor Tornavaca Huelvan arituko dira. Galder, berriz, Murtziara iritsi da, eta Xerez taldean Iñigo Velez izango da. Hemendik eta abuztua amaitu bitartean, litekeena da jokalari hauei beste batzuk gehitzea, baina bakarren bat etxera itzultzea ere bai.

Frantziako Ligara begira jarrita, Nantes taldean aurki dezakegu Jonathan Martins Pereira jokalari baionarra. Ingalaterrako Ligan, berriz, Charlton Athleticen Mikel Alonso ari da jokatzen, aurten joan baita hara.

Apalagoak

Asko, ordea, maila apalagoetan ari dira jokatzen. Espainiako Bigarren B Mailara begiratuta, Mirandes taldea da euskal jokalari gehien dituen taldea, iaz bezalaxe. Oraingoz, Iribas, Raul Garcia, Diego Simon, Garmendia, Cesar, Aitor Blanco, Martins, Munueta, Nacho Garro, Mujika, Lanbarri eta Arroyo daude. Logroñon ere ohikoa izaten da euskaldunak ikustea, eta UD Logroñes taldean, Ormazabal, De Paula, Manu Garcia, Albistegi eta Dañobeitia aurki ditzakegu, nahiz eta denboraldia hasterako ere gehiago izango diren itxura duen.

Burgosek ere normalean euskal jokalari asko izan ohi ditu, baina aurten, oraingoz, hiru besterik ez ditu, Urbano, Carracedo eta Aurreko. Gainerakoan, maila honetan etxetik kanpo arituko diren euskal jokalariak honako hauek dira: Santamaria (Albacete), Tarantino (Tenerife), Iago Herrerin (Atletico de Madrid B), Villar (Coruxo), Abasolo (Oviedo), Oskitz (Arandina), Eneko Eizmendi (Guijuelo), Iturrioz eta De Paula (Ponferradina), Goikoetxea (Badalona), Arkaitz (Sporting Mahones), Azparren eta Eizagirre (Lleida), Aulestia (Cadiz), Urko Arroyo (San Roque), Lezaun (Villanueva Promesas), Solabarrieta (Melilla), Pagola (Linense) eta Sagastibeltza (Teruel).

Bigarren B Mailaz gain, Hirugarren Mailan ere jokalari profesional ugari daude, eta euskaldun batek baino gehiagok maletak egin eta abentura bila joan behar izan dute, futboletik bizitzeko asmoarekin. Hala ere, orain dela urte batzuk baino gutxiago dira kanpora joaten direnak maila honetan jokatzeko: talde askok gero eta diru arazo gehiago dituzte, eta agindutakoa kobratu gabe geratzeko beldurrarekin, kirolari askok nahiago dute etxe ondoko taldeetan jokatu, inongo arriskurik gabe, nahiz eta horietako batzuek ezin izango duten futboletik bizibidea atera. Beste batzuek azkeneko unera arte itxarongo dute, eta orduan erabaki joan edo ez, oraindik talde ezberdinetara joateko epeak zabalik baitaude.

Une honetan Euskal Herritik kanpo Hirugarren Mailako talde batean aritu behar duten jokalariak honako hauek dira: Eder Diez (Ourense), Iker Lasarte (Condal), Peñarrando (Rayo Cantabria), Esnaola eta Bellain (Noja), Villanueva (Valladolid B), Sivori (Mar Menor), Mikel Martinez, Olano, Iban Triviño, Gallo eta Urretxo (Haro), Urko (SD Logroñes), Josu eta Peio (UD Logroñes B), eta Xabi Blas (Socuellamos).

Guztietan aipagarriena Sivori da. Alavesen eta Athleticen Lehen Mailan aritu ostean, eta ondoren hainbat taldetatik igaro ostean, aurten Hirugarren Mailan jokatuko baitu Murtziako Mar Menor taldean.

Ipar Euskal Herriko jokalariek ez dute Hegoaldekoak bezainbeste ohitura kanpora irteteko, baina batzuek egiten dituzte ahaleginak, eta kasu horietan ere gehienak etxetik gertuko taldeetara joaten dira.

Horrela, CFA Mailako Tarbes taldeak une honetan hiru jokalari euskaldun ditu. Iristen azkena Pascal Elisalde izan da. Gaztea izan arren, talde garrantzitsu askotatik pasatu da Donibane Lohizunekoa. Besteak beste, Toulouse, Aviron, Eibar, Real Union eta Logroñes izan dira, eta orain Bigorreko hiriburura joan da. Han arituko da Muthular ere. Maila berean, Pauek ere jokalari euskaldun ugari izan ditu, baina une honetan Aviron baino maila apalagoan egoteak ez dio mesederik egin, eta Mendibe atezain gaztea besterik ez du. Mont de Marsaneko Stade Montoisen ere hiru jokalari euskaldun aurki ditzakegu. Bata, Pierre Aristui beteranoa. Honek ere talde garrantzitsu dezente pasatu ditu, baita Lehen Mailan ere. Avironen ere aritu zen, eta orain Landeseko hiriburuan dabil. Han aurkituko ditu Fabien Boualy eta Clement Mitxelena ere.

Dezentez urrunago joateko hautua egin duena Omar Diaby izan da. Avirongo harrobitik Realera joan ostean, Nicera joateko erabakia hartu zuen, eta pasa den urtean etxera itzuli zen Genets taldean jokatzeko. Gauzak ez zaizkio ongi atera, eta orain Agde taldera joango da, gauzak hobeto egiteko asmoz. Italiako Serie C Mailan aurki dezakegu Matheu Gomes. Avirondik Sansera joan ostean, bazirudien gora egingo zuela baionarrak. Salamancan eta Real Unionen ere aritu zen, baina hor lekurik ez eta Italiara joan da, eta badirudi han leku bat eta izen bat egin dituela. Hauei guztiei izen gehiago batuko zaizkie, hemendik eta iraila amaitu baino lehen, eta hortik zehar euskal jokalari gehiago ere ibiliko dira beren bizimodua ateratzeko bidea egiteko asmoz.

Batzuk, ordea, gauzak ongi ez dihoazkielako, edo beste zerbait aurkitu dutelako, Gabonetarako etxean izango dira, ametsak zapuztuta batzuk, indarberrituta beste batzuk. Futbola ez da Lehen Maila bakarrik, ez dira Xabi Alonso edo Ruffier bakarrik, asko eta asko dira lana gogotik egin behar izaten dutenak bizimodua ateratzeko, eta hala ere batzuetan ezin saririk jaso.

Los mejores, o los más afortunados, jugarán en la Primera División

Aunque Euskal Herria tiene tres clubes en Primera División, son muchos los jugadores en otros equipos. Algunos porque han tenido ofertas mejores y otros porque no encontraban sitio y han tenido que buscarse otra salida.

Xabi Alonso es uno de los estandartes del fútbol vasco. Tras lograr la Copa la temporada pasada, en ésta tratará de sumar más títulos con el Real Madrid. También en la capital española, pero en el Rayo, Susaeta debuta en Primera -aunque hoy mismo podría ser despedido por negarse a rebajar su ficha-, adonde acaba de llegar Labaka.

Beñat Etxeberria seguirá en el Betis, tratando de marcar los golazos que lograba en Segunda, y Mikel Rico intentará hacerse un sitio en el once inicial del Granada. Barkero, tras demostrar una y otra vez que la Segunda se le quedaba pequeña, jugará esta temporada en el Levante. En el Valencia esperan mucho de los goles de Aduriz, y el guardameta Juan Pablo será un fijo en la alineación del Sporting.

En la Liga francesa Stefan Ruffier, para muchos el mejor portero vasco de la actualidad, cambia de colores y llega al histórico Saint Etienne. Azpilikueta seguirá en el Marsella, y Sirieix será uno de los capitanes del Toulouse.

En la Premier League inglesa Almunia continuará defendiendo la portería del Arsenal, Arteta seguirá en el Everton y Cuellar en el Aston Villa.

Otros primeras vascos diseminados por diferentes Ligas son: Sarriegi (Panathinaikos), Yeste (Olimpiacos) y López Vallejo (Kavala), en Grecia; Astiz (Legia Varsovia) en Polonia; Bea (Wacker Innsbruck) en Austria; Erice (Apollon Limasol), Murillo y Pintado (AEK Larnaca) en Chipre; y el ex osasunista Galán (Kilmarnock), de la Premier escocesa.    J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo