GARA > Idatzia > Mundua

Urteko egunik odoltsuena Iraken atentatu eta eraso andanak eraginda

Barack Obama AEBetako presidenteak agindutakoa bete eta soldadu estatubatuar guztiak herrialdetik ateratzeko lau hilabete baino falta ez direnean, urteko egunik odoltsuena bizi izan zuen atzokoan Irakek, Ramadanaren erdi-erdian. Herrialdeko hamabost hiritan atentatuak eta erasoak izan ziren, larriena Al Kut xiiten hiri santuan. Guztira, 66 hildako eta 230 zauritu zenbatu dituzte agintariek. Eraso gehienek Al Kaedaren inguruko taldeen marka dute.

p014_f01-199x116.jpg

GARA |

Iraken okupazio hasi zenetik eguneroko kontua dira atentatuak eta erasoak. Hildakoak gutxi direnean, ordea, ez ditugu komunikabideok jasotzen. Atzoko moduko atentatu andana isilaraztea, ordea, zail egiten da. Gure (GARA egunkariaren) kasuan, hala ere, atzo bertan genion -Txente Rekondok sinatutako artikulu batean- herrialde okupatuko errealitate gordin eta latzak bere horretan jarraitzen zuela. Zoritxarreko aierua.

Martxoaren 29an, Irakeko Al Kaedako komando batek 58 hildako eragin zituen Salaheddineko probintziako gobernuak Tikriten duen egoitza nagusiaren aurka egindako erasoan. Atzoko oldarraldiak baina txiki utzi zuen eraso izugarri hori. Hamabost hiritan izan ziren erasoak atzokoan, herrialdeko hegoaldea kenduta probintzia guztietan, Kurdistanetik Bagdad hegoaldeko xiiten hiri santuetaraino.

Eraso odoltsuena Al Kut hiriak pairatu zuen. Bi lehergailuk eztanda egin zuten hiri xiitako merkatu batean, 40 hildako eta 65 zauritu eraginez. 400.000 biztanle ditu Al Kut hiriak eta Muqtada al-Sadren mugimendu xiitaren gotorlekua da.

Najaf hiri santu xiitan ere Poliziaren egoitza baten aurka jo zuten, bi aldiz gainera. Guztira zazpi hildako eta 60 zauritu eragin zituzten, gehienak poliziak. Karbala xiiten hiri santuan ere beste hiru polizia hil zituzten Al Hindiya auzoko polizia etxearen aurkako atentatuan. Egoera ikusita, eskualde osoan salbuespen egoera ezarri du Gobernuak.

Eraso guztiek Al Kaedaren inguruko mugimendu armatuek egindakoak dirudite. Ramadana izanik, xiitak, zibilak nahiz poliziak, dira talde horien jomuga militar preziatuena.

Presoak askatzeko saiakera

Tikriten, «terrorismoaren aurkako egoitzan» tiroka sartu ziren bi kamikaze poliziaz jantzita; azkenean, beren buruez beste egin zuten. Iturri ofizialek azaldu zutenez, bertan preso zeuden Al Kaedako hainbat kide askatzea zuen helburu operazioak.

Diyalako probintzian ere egun odoltsua izan zen atzokoa, batik bat Bakuba hiriburuan. Hamahiru pertsona hil ziren Poliziaren eta Armadaren aurkako erasoetan.

Hego Kurdistango eskualdea ere ez zen libratu. Kirkuk hiriko aparkaleku batean izandako eztandak hainbat hildako eragin zituen. Eliza ortodoxoaren aurka ere eraso egin zuten gauean, hainbat kalte eraginez.

Iyad al Osama al-Nujaifi Irakeko Parlamentuko presidenteak gogor gaitzetsi zituen «makina bat probintziatan izan diren eta dozenaka errugabe erail dituzten eraso kriminalak». Politikariak erasoon arduradunen eta zergatien inguruko egia eskatu zuen, «batez ere horrelako gertaerak ekiditeko lanean sakontzeko».

Ez da erraza Irakekoa bezalako agertoki suntsituan egia jakitea. Galde diezaietela okupatzaileei, beraiena baita azken ardura.

PKK

Irango Gobernuak ukatu egin du Murat Karayilan PKK gerrilla kurduko buruzagia atxilotu duenik. Turkiako prentsak zabaldu zuen albistea. Karayilanen gizonek Kandil mendilerroa dute gotorleku, Turkia, Irak eta Iran arteko mugan.

Los suníes no quieren ni oír hablar de retenes ocupantes

El vicepresidente iraquí, Tarek al-Hachemi, terció en el debate en torno a las negociaciones sobre el futuro de las tropas estadounidenses en el país ocupado y aseguró que su retirada total reforzará la seguridad en Irak.

Al-Hachemi, político suní cuya función es más que nada honorífica, insistió en que el mantenimiento de la presencia estadounidense en el país constituiría «un problema, no la solución».

«La retirada de los soldados americanos se traducirá en una mejora de la situación de seguridad en Irak, toda vez que calmará a países vecinos que se sienten amenazados», señaló, para añadir que otros países pueden suministrar a Irak y a mejor precio de tecnologías de defensa de un nivel similar.

«Espero que, en un futuro próximo, Irak se abra a Rusia, al sur de Asia y a la UE. Hay muchos países que disponen de tecnologías comparables a las de EEUU».

Los principales partidos con representación en el Parlamento de Bagdad acordaron a principios de agosto autorizar al Gobierno a negociar con EEUU la posibilidad de mantener un contingente de asesores estadounidenses después de la fecha límite de finales de 2001, comprometida por Obama para retirar a los 47.000 soldados aún presentes en Irak. Se prometen arduas negociaciones al respecto. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo