GARA > Idatzia > Euskal Herria

Manifestazioa asteartean, Lakuaren «porlan politika» salatzeko

GARA |

AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak manifestazioa deitu du Donostian datorren astearterako. Patxi Lopezen gobernua Miramar jauregian urteko lehenengo gobernu kontseilua egiteko bilduko dela aprobetxatuz, Lakuaren «porlan politika» salatzea izango da mobilizazioaren funtsa. Mugitu! mugimenduaren esanetan, abiadura handiko trena bezalako azpiegitura handiei «lehentasun osoa» ematen die Lakuak, obra «txikitzaileak» Lopezen agintaldiaren «nortasun ikur» bihurtuz.

Bulebarreko kioskotik abiatuko da manifestazioa 12.00etan, eta parte hartzaileak grisez mozorrotzea da asmoa, Lakuako Gobernuaren «porlan politika txikitzailea» parodiatzeko. Mozorroak prestatzeko, manifestariak Bulebarreko kioskoan bertan bilduko dira 11.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo