GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Afizionatuak

Antiguako frontoi txikia, pilotazaleen bilgune kutuna

Bihar jokatuko dira finalerdietan hiru aldiz 500 ikusletik gora bildu dituen txapelketako finalak Donostian.

p032_f01_149x117.jpg

Jon ORMAZABAL

Profesionalen final handietan sarrerak aitaren batean amaitzen diren arren, zaila da gaur egun pilotaleku batean 500dik gora zale batzea, baita egungo izarrik handienak kantxan izanda ere. Bada, azken astean hirutan lortu dute hori Donostiako Antigua auzoan; gainera, pilotari afizionatuekin.

Euskal Herriko pilota txapelketarik zaharrena antolatzea harro egoteko modukoa den arren, Antiguako txapelketako antolatzaileak pilotazaleak azken urteetan emandako erantzunak betetzen ditu batik bat. «Oso pozik gaude txapelketarekin, dena oso ondo joan da eta nahikoa partida polita eta orekatuak ikusi ditugu. Baina, batez ere, pilotazaleek emandako erantzunarekin gaude txundituta. Partidak hasi baino ordu erdi lehenago hasten da jendea pilotalekura hurbiltzen lekua hartzeko; 500-600 zale inguru batu dira finalerdietan eta gure artean Atano III.ean baino jende gehiago egon dela esan izan dugu txantxetan», azaldu digu Joanes Urrestarazuk, antolatzaileetako batek.

Beti izan du Antiguakoak pilotaleku txikiaren fama, frontoi motza eta oso zabala baita Donostiako auzokoa. Hori bai, duela zortzi bat urte egindako konpontze lanen eta jarritako harmaila berrien ondorioz, jende mordoxka hartzeko lekua du. Harmailak, ordea, txiki geratzen dira biharkoa bezalako egunetan, txapelketako finaletan jendetza izugarria espero baitute. Pentsa, antolatzaileek goizeko zortzietan jarri ohi dute zita prestaketa guztiak ondo egin ahal izateko, eta, ordu erdi geroago, jendea pilotalekura gerturatzen hasten da hamarretan hasten diren partiden detailerik txikiena ere ez galtzeko!

Etxeko finalista bat

Ia bi hilabeteko txapelketa luzearen ostean, bihar jokatuko dira final handiak jubeniletan, 22 urtez azpikoetan eta nagusietan. Aurtengo zitak, gainera, badu bertakoentzat berezia egiten duen berezitasun bat, izan ere, urte askoren ostean, antiguatar batek, Joseba Baezek, jokatuko du maila nagusiko finala.

Merkatu zaharraren ondoan eraikitako pilotalekuaren txoko guztiak oso ondo ezagutzen ditu Baez II.ak, eta, atzean, oso segurua den Otxandorenaren laguntza izango du. Hala ere, Baez II.ak eta Otxandorenak oso zail izango dute txapela janztea, maila handiko bikotea izango baitute aurrean: Ezkurdia-Arzelus. Beroiz, Idoate, Aritz Lasa, Merino anaiek eta beste askok azken urteetan egindako bidea eredu, Arbizuko aurrelariak ere hitzartuta du jada Asperekin profesionaletan debuta egiteko kontratua afizionatuetan egindako lan bikainaren sari gisa. Arzelus donostiarrak, bere aldetik, badaki zer den saltoa ematea, Frontisekin egin zuen, baina enpresaren porrota eta gero, 20 urterekin, berriz ere afizionatuetan dihardu bere pilotazaletasuna ase nahian.

Bestalde, 22 urtez azpiko finala Jaka-Bolinaga eta Ansotegi-Arratibelek jokatuko dute. Bi aurrelariek oso itxura ona eman zuten finalerdietan eta partida polita espero da. Adinez jubenila izan arren, indar handia du Jakak, eta, sartu beharreko pilotak aukeratzen asmatzen badu, zeresana emango du. Horretan trebea da Ansotegi, une bakoitzean zer egin ongi baitaki. Atzean, Bolinagaren dotoretasuna eta Arratibelen kolpea izango dira lehian.

Goizeko lehen finalean, Artola-Sancho eta Gallurralde-Rezusta ariko dira. Astean zehar jokatutako finalerdietan, Artola alegitarraren sendotasuna eta Rezusta bergararraren ezker bikaina nabarmendu dira.

Fusto-Ibargarai estrenan el Bizkaia

Fusto e Ibargarai se convirtieron ayer en los primeros vencedores de un torneo de pala en el Bizkaia de Bilbo, tras imponerse a Gaubeka-Galán por un contundente 40-24. Los colorados sólo aguantaron en el marcador hasta la primera quincena de tantos, llegando a igualar el partido a siete, doce y a trece. No obstante, a partir de ese instante los vencedores se fueron fácil en el marcador.

Ibargarai se mostró muy sólido durante todo el partido, lo que permitió a Fusto lucirse en los remates. En cuanto a los colorados, poco pudo hacer un Gaubeka sin opciones, mientras que Galán estuvo bastante lejos de sus mejores tardes.

El festival de ayer por la tarde fue mixto y, en el estelar de mano, Aimar Olaizola se sacó la espina de su eliminación y mal partido en semifinales del Torneo de Aste Nagusia, con una victoria junto a Apraiz (22-13 ante Bengoetxea VI-Zubieta) en la que sumó diez tantos de gancho. El de Goizueta sustituyó ayer al delantero de Tricio, que esta tarde (18.00 Nitro), como sustituto de Xala, jugará junto a David Merino la final del torneo contra Berasaluze VI-Begino. J.O.

Finalak

Partidak goizeko hamarretan hasiko dira eta antolatzaileek denboraz joateko gomendioa luzatzen diete bertara hurbildu nahi duten pilotazaleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo