NBEk frankismoko hobi komunak ikertzeko eskatu dio Espainiari
Bortizkeriaz desagerrarazitako pertsonen kasuak aztertzen dituen Nazio Batuetako Erakundeko lan taldearen arduradun nagusiak, Jeremy Sarkin hegoafrikarrak, Estatu espainolari exijitu egin dio behingoz argitu dezala 1936ko Gerran eta ondorengo errepresioan desagerrarazitako pertsonen auzia. Desagerpenak 100.000tik gora dira, baina horiek argitzeko ezer gutxi egin du orain arte Madrilek, Nazioarteko Ituna sinatu duten 28 estatuen artean badago ere.
GARA | GENEVA
«Estatu espainolak argitu egin beharko luke non dauden hobi komunak eta zeintzuk diren hobi horietan dauden pertsonak», eskatu du desagerpenak aztertzen dituen NBE Nazio Batuen Erakundeko lan taldearen presidenteak, Jeremy Sarkinek.
Atzo bertan izan zen behartutako desagerpen aurkako Nazioarteko Eguna, lehen aldiz, NBEren babesa izan zuena. Jeremy Sarkin hegoafrikarrak gogora ekarri duenez, desagerpenak giza eskubideen urraketa dira, eta nazioarteko legediari jarraituz, «argitu gabe jarraitzen duten kasuak egun gertatzen ari diren delitutzat hartu behar ditugu».
Nazio Batuetako arduradun bereziak dei egin dio Gobernu espainolari, «herrialde osoan dauden hobi komunak identifikatzeari ekin diezaion».
Desagerrarazitakoen senideek «egia ezagutzeko eskubidea dute, desagerpen horiek duela 70 urte gertatu baziren ere, egia ezagutzeko eskubidea berebizikoa delako». Estatu espainola pertsona guztiak behartutako desagerpenetatik babesteko Nazioarteko Itunaren sinatzaileetako bat da. Oraingoz 28 estatuk baino ez dute sinatu, NBEk 1982an aurkeztu bazuen ere.
Begi bistakoa da, nolanahi ere, Ituna sinatzeak ez dakarrela berez esaten duena betetzea. Horretan, gainera, maisu da Estatu espainola, beste hainbat arlotan ere (tortura kasu) zurikeria horrekin funtzionatzen duelako.
Gutxienez 113.000 pertsona
Atzoko egun bereziaren aurrean Memoria Historikoa Berreskuratzeko Erakundeak gogora ekarri zuenez, gutxienez 113.000 pertsona dira identifikatu gabe hobi komunetan jarraitzen dutenak, betiere Baltasar Garzon epaileak halako desagerpenak aztertzeko saiakeran aurkeztu zen kontaketaren arabera.
Erakunde horrek gogor gaitzetsi zuen Gobernu espainolak «errepresio frankistaren ondorioz desagerrarazitakoen senideak ahaztu izana», eta nabarmendu zuen Zigor Kodean aipatutako deliturik larrienak direla desagerpenak: «Legez kanpoko atxiloketa, torturak eta erailketa baten aurrean gaude. Delitu hori ez da preskribatzen, gorpuak bahituta jarraitzen duelako egileek aitortu arte, edota aurkitu eta identifikatzen den arte», azaldu zuen Emili Silva erakundeko presidenteak.
«Lehen minututik»
Horrela, bada, «desagerpenak errotik amaitzeko» estatuek bete beharrekoak zehazten ditu Estatu espainolak sinatu zuen Itunak, baina Madrilgo Gobernuak, Ituna «bete gabe jarraitzen du, sinatu zuen unetik».
Itunak dioenez, «ezingo dira egoera bereziak argudiatu desagerpenak justifikatzeko, ezta gerra egoera ere».
Are gehiago, estatuek «beharrezko neurriak hartu behar dituzte desagerpenak ikertzeko, Estatuaren babesarekin egin badira ere, eta erantzuleak auzitara eramateko».
Duela zortzi hilabete sartu zen indarrean desagerpenen aurkako Nazioarteko Ituna. Orain arte estatu bakan batzuek barneratu dute itunak dioena beren legedian.
La Comisión de Búsqueda de Personas Desaparecidas de Colombia cifra en 61.604 las personas desaparecidas en el país como consecuencia de la guerra civil que dura ya decenas de años. Esta comisión, dependiente de la Defensoría del Pueblo, informó a través de un comunicado que la cifra corresponde al corte del 26 de agosto de 2011 y que de las 61.604 víctimas, 14.427 son mujeres y 47.177 hombres.
La institución había registrado 47.757 casos de desaparición forzosa hasta junio de 2010, pero sus labores en el último año han acercado la cifra hasta cerca de 62.000.
El Defensor del Pueblo y presidente de la Comisión de Búsqueda de Personas Desaparecidas, Volmar Pérez, instó a participar en las conmemoraciones del Día Internacional de los Desaparecidos recordó que para reportar una desaparición no es preciso esperar un tiempo determinado, sino que se puede denunciar «de manera inmediata», con el objeto de que se conozca lo más rápido posible el número total de este tipo de víctimas en Colombia.
Este país suramericano, que vive un prolongado conflicto armado interno desde hace casi 50 años, se encuentra entre los países del mundo con un mayor número de desaparecidos. GARA