GARA > Idatzia > Euskal Herria

HIRIBURUETAKO jaiak

Sexu erasoak izan direla jakinda festak lasaitzat jotzea salatu dute

Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta Lakuako Barne Sailak euskal hiriburuetako festak «lasaiak» izan direla eta «gertakaririk gabe» igaro direla esan izana salatu dute. Nabarmendu dutenez, hainbat emakumek sexu erasoak salatu dituzte euskal hiriburuetako jaietan, eta, halaber, bi eraso homofobo ere izan dira. Alderdien aburuz, festen inguruan egindako irakurketa positiboek emakumeen aurkako bortxa ezkutatzen dute. Gainera, indarkeria matxistarekin amaitzea erakundeen ardura ere badela gogoratu nahi izan dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo