GARA > Idatzia > Euskal Herria

ekologia

Etxarro errekako isuriekin zerikusirik ez duela dio Magnesitas de Navarrak

Magnesitas de Navarra enpresak ukatu egin zuen atzo Etxarro errekan izandako isuriekin harremana duenik. Horrez gain, enpresaren meategiko lanek ez dutela inoiz ingurumenean eragin kaltegarririk sortu nabarmendu zuen. Adierazpenok SEO/BirdLife talde ekologistak egindako salaketaren ostean heldu ziren, izan ere, ekologisten ustez, errekan izandako legez kanpoko isuriek zerikusia izan dezakete Magnesitas de Navarrarekin. Nafarroako Gobernuari eta natura zaintzeko Seprona Guardia Zibilaren zerbitzuari gertatutakoa ikertzeko eskatu diete ekologistek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo