auzitegi gorena
Elkarrekin haurra izatea ez da aski baliozko izatezko bikotea osatzeko
Auzitegi Gorenaren epai baten arabera, haur baten jaiotzaren ostean eskuratutako familia-liburua ez da nahikoa gurasoek izatezko bikote bat osatzen dutela frogatzeko. Halaber, epaiak ez du aitortzen bikotekideetako bat hilez gero besteak alarguntasun pentsioa jasotzeko eskubidea duenik. Legearen aurrean baliozko izatezko bikote bat osatzeko, elkarrekin bost urte bizi izana edota erregistro publiko batean bikotekidea hil baino bi urte lehenago izena eman izana ezinbestekoa da.