Joseba Felix Tobar-Arbulu Ingeniaria
Diru-teoria modernoa hasiberrientzat
Ekonomia mistoa edozein gobernuk erabiltzen du. Beraz, ez dagokio ezkerreko gobernuari ala eskuineko gobernuari. Ezkerreko eta eskuineko labelak gastu publikoetan eta zergapetze motetan azaltzen dira
Diru-teoria modernoa» erabiliko dugu hemendik aurrera sistema finantzarioa (hala mundu globalean nola Europan zein Euskal Herrian) analizatzeko.
Hona hemen edozein herrialde subiranoz jakin behar dena eta, ondorioz, berak egin behar duena: (1) Banku zentralak zuzenki Gobernuaren zorra eros dezake beti, eta horrela gastu publikoa erraztu, bonu-merkatura jo gabe. (2) Monetak atzerritar truke-merkatuetan libreki flotatzen du. (3) Gobernuak ez du beharrezkoa maileguz hartzea atzerritar monetetan. (4) Edozein herrialde subiranok ez du inolako solbentzia arriskurik.
Horrek ez du esan nahi arazo guztiak konponduta daudela. Izan ere, herrialde askok langabezia-tasa handiak dituzte eta beste batzuek zereginik gabeko ahalmen produktiboa. Herrialde horien gobernuak fiskalki arduragabe dira, zeren beraiek ahalmena baitaukate erabili gabeko baliabide horiek produkzioan martxan jartzeko.
Gobernu federal baten gastuetan mugapen fiskalik ez egoteak ez du esan nahi gobernuak ez duela kezkaturik egon behar bere defizitaren tamainaz. Defiziten (edo soberakinen) tamaina merkatuak determinatuko du, ez-gobernuko sektoreak, aurrezki netoaren desioaren bidez. Baliteke hori ados ez egotea enplegu osoarekin; beraz, gobernuaren erantzukizuna da zergapetze/gastatze hori maila egokian segurtatzea, berdintasun hori enplegu osoarekin gauzatzen dela bermatzearren.
Izan ere, transakzio-korronteen baturak zero berdintzen duenez, balantzea honela idatz daiteke: A = I + (G - Z) + (E - i).
Alegia, aurrezki pribatu totalak (A) hauexek berdintzen ditu: barne inbertsio pribatua (I) gehi defizit publikoa (gastuak, G, ken zergak, Z) gehi esportazio netoak (esportazioak, E, ken inportazioak, i). (Denboran zehar gastu pribatuak iraun dezake kanpoko sektorearen aurrezki netoak erabiliz; orduan, prozesu horretan sektore pribatua gero eta zordunago bilakatzen da).
Alderantziz, kanpoko superabita dagoenean, balantza publikoa (aurrekontua) superabitean egon daiteke, barne sektore pribatuari aurreztea ahalbidetuz.
Baina aurrezki pribatuak sendo direnean orduan defizit publiko batek egon behar du, hazkunde ekonomikoa sostengatzeko.
Aipatutakoa ekonomia mistoaren funtsa da, kontabilitate hutsari dagokion analisia. Beraz, sektore pribatuaren maileguz hartze netoak aktibo finantzarioen eskuratzeen netoa (aurrezki pribatua ken inbertsioa) ken ordainketa-balantza superabita (edo plus defizita) berdintzen du.
Gobernuak defizit gastutik alde egiten duen heinean, sektore pribatuaren zor maila igotzen da. Hauxe da bizi dugun aro neoliberalaren ezaugarrietako bat.
Kausalitatea politika fiskaletik sektore pribatura doa: gainontzeko munduko kontuarekiko eragina oso astiro aldatzen den bitartean, politika fiskalak berehala erantzuten die gastuei eta zergapetzeei buruzko gobernuaren erabakiei. Gastu eta zergapetze horien kantitateek eta kalitateek definitzen dute gobernu horren jarrera soziala, horren ezkerreko ala eskuineko jokaera.
Ekonomia mistoa edozein gobernuk erabiltzen du. Beraz, ez dagokio ezkerreko gobernuari ala eskuineko gobernuari. Ezkerreko eta eskuineko labelak gastu publikoetan eta zergapetze motetan azaltzen dira.
Beste aldetik, interes-tasei dagokienez, banku zentralek jarri dituzte azken ehun urteetan, batez ere monetaren atzerritar truke-tasak egonkortzeko. Hala ere, 1990eko hamarkadatik, banku zentralek diru-merkatua kredituz bete zuten interes-tasak jaisteko eta, beraz, merkatu-prezioa eta aktibo, bonu eta higiezin errealen tasa-kapitalizazioa puzteko. Hyman Minskyk egoera horri finantza-zikloen Ponzi fasea deitu zion, non bankariak, zorren merkatariak izanik, batez ere, eskuratzen dituzten aktiboekin eta merkatuan saltzen dituzten pasiboekin jolasten baitira etengabe.