Klasikoa
Inma Sharak EOS eta Bilboko Abesbatza zuzenduko ditu
Bilboko Euskalduna Jauregiak «Bakearen aldeko Musika» izeneko kontzertua hartuko du hilaren 8an, Inma Shara zuzendariaren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) eta Bilboko Abesbatzaren partaidetzarekin. Datorren ostegunean, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, Pucciniren «Preludio Sinfonikoa», Gurudiren «Hamar Euskal Melodia» eta Mozarten «Koroatzearen Meza» obrak entzun ahal izango dira.