GARA > Idatzia > Kultura

Donostiako Liburu Zahar eta Aukerazkoen Azokak Gipuzkoa plaza hartu du


GARA | DONOSTIA

Irailaren 18ra bitartean Donostiako Gipuzkoa plaza Liburu Zahar eta Aukerazkoen Azokaren 26. edizioak hartuko du. Bertan 30 saltzaile bilduko dira, Euskal Herritik, Leondik, Valentziatik, Malagatik eta Perutik heldurikoak. Azokako saltokietan liburu zaharrak, lan deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharrak aurkitu ahal izango dira.

Donostiako udal gobernutik nabarmendu dutenez, liburuzale, bildumazale eta irakurzaleentzat «txoko estimatua» izan ohi da urtero irailaren hasieran antolatzen den azoka klasiko hau. Euskal gaietara, artera, historiara, sukaldaritzara, literaturara... gerturatzeko aukera bikaina da, baita aspaldian lortu nahi genuen liburu preziatua aurkitzekoa ere.

Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak Lakuako Kultura Sailaren babesarekin eta Donostia Kulturaren laguntzarekin antolatua, azoka egun osoan zehar egongo da zabalik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo