GARA > Idatzia > Euskal Herria

Astigarragako Udalak Herri batzarra antolatu du egitasmoak plazaratzeko

GARA | ASTIGARRAGA

Badira ehun egun Bildu koalizioa Astigarragako Udaletxean dagoela. Bertatik jakitera eman dutenez, «Udal Gobernutik `Lehenengo harria zerorrek jarria' ekimena jarri dugu martxan». Helburua, astigartarren parte hartzea bilatzea eta bultzatzea da, eta bide horretan, lehen urratsa irailaren 22an, 19.00etan emango du Udalak.

Hiru hilabete pasatxo horien mugarria gaindituta, herritarrekin orain arteko eta hemendik aurrerako asmoak elkarbanatzeko helburuaz herri batzarra antolatu da, eraikinaren areto nagusian.

Bilera honetan, alkatearen balorazio orokorraz gain, batzorde buru bakoitzak egindakoak eta hemendik aurrerako asmoak plazaratuko dira. Halaber, bertaratzen direnek zalantzak, kritikak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte. «Guretzat ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, bai batzar honetan eta baita eratu ditugun batzorde ezberdinetan ere, herritar bakoitzak izan ditzaken kezken arabera», adierazi dute Udaletik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo