Leporatzen dieten guztia ukatu zuten Uribe Kostako gazteek
Akusazio guztiak ukatu zituzten atzo Auzitegi Nazional espainolean Uribe Kostako hamaika gaztek. Fiskaltzak hainbat kale borroka ekintza egitea egotzi die eta zazpi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu. Gazteek euren abokatuen galderei soilik erantzun zieten eta akusazio guztiak gezurra direla adierazi zuten. Iragan astean euren aurka dagoen froga bakarra tortura salatu zuten atxilotuen adierazpenak direla esan zuten.
GARA | MADRIL
Atzo hasi zen kale borroka ekintzak burutzea leporatzen dieten Uribe-Kostako hamaika gazteren aurkako epaiketa Auzitegi Nazional espainolean. Uko egin zioten guztiek fiskalaren galderei erantzuteari eta euren abokatuenak soilik erantzun zituzten.
ETArekin edo legez kanpoko beste erakunde batekin inolako loturarik dutenik gezurtatu zuten guztiek; Fiskaltzaren akusazio nagusia -«erakunde terrorista bateko kide izatea»- ezeztatu zuten, beraz.
Horrez gain, abokatuek gazteei euren etxeetan topatu zituzten hainbat erakunderen orri eta eranskinen gainean galdetu zieten. Hamaika gazteen esanetan, kalean jaso eta etxeetan gordetzen zituzten, horretarako inolako arrazoirik ez bazuten ere.
Zazpi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu Fiskaltzak gazte hauen aurka. Leporatzen dizkieten ekintzen artean, 2007ko urrian Berangoko PSEko zinegotzi Joseba Markaidaren aurkako eraso saiakera dago. Ertzaintzaren patruila bat inguratu zen haren etxera eta ez zen erasorik gertatu.
Goizeko azken orduan eta arratsaldean 16 poliziak deklaratu zuten. Horiek txostenetan agertzen zena berretsi zuten atzo.
Joan den ostiralean Algortan egin zuten agerraldian, atzo epaitu zituzten gazteek polizia txostenetan agertzen dena ez dela egia nabarmendu zuten. Gogorarazi zuten akusazio horiek torturak salatu dituzten atxilotuek egindako adierazpenetan baino ez direla oinarritzen. Atzoko epaiketan, Rafa Diez eta «Bateragune auzian» absolbitu dituzten hiru kideak zeuden jendartean.
Epaiketa hau salatzeko mobilizazioa antolatu du Eleak mugimenduak: datorren ostiralean izango da, 19.30ean Algortako Teiletxe plazatik abiatuta.
Igandean, autobusez epaiketara joateko bidaiari ekin ziotenean, 60 lagun bildu ziren Algortan gazteak agurtzeko. Atzo, berriz, batzarra egin zuten Teiletxe plazan (160). Gaur eta bihar ere bilduko dira 20.00etan.
Dos vecinos del barrio bilbaino de Santutxu fueron citados a declarar como imputados en la Audiencia Nacional española porque en la txosna de las fiestas de verano se mostraron fotos de presos políticos. A pesar de que la Sala Primera de la Sección Penal de la Audiencia Nacional decidió en diciembre que mostrar estas imágenes no es delito, ambos fueron imputados.
En Iruñea, 108 personas se concentraron ante la sede del PSN para pedir el fin de las causas contra jóvenes. GARA