Basque Culinary Centerreko sukaldeak gaur piztuko du sua
Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko goi mailako sukaldari talde batek Basque Culinary Center egitasmoa aurkeztu zuen 2009an, lapiko arteko unibertsitatea izateko. Bi urteko lanen ostean, Joxe Mari Aizega zuzendari duen Gastronomi Zientzietako Miramongo Fakultateak sua piztu eta lau urteko eskolak emango dizkie sukaldarigaiei.
A. BILBAO | DONOSTIA
Donostiako Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzien Fakultateak ateak irekiko ditu gaur. Eta, beraz, 2011koa izango du lehen promozioa.
Miramongo Teknologia Parkea du kokagune BCCko egoitzak (17 milioi euroko aurrekontua izan du batetik ikasketa zentroa eta bestetik ikasleen egoitzaz osatzen den eraikinak), eta goi mailako ikasketa zentroa izango da, Boloniara egokitutako eskolak emango baitira bertan, hiru prestakuntza arlo handiren bueltan: sukaldaritza arteei buruzko gradua (lau urtetako unibertsitate titulu ofiziala), sukaldaritza eta jangela, negozioaren kudeaketa, zientzia eta teknologia zein kultura eta artea landuko dituena; sukaldeko profesionalen taldea gastronomiaren beste sektore batzuetako profesionalen taldetik bereiziko dituen graduondoa; eta, azkenik, etengabeko prestakuntza. Eskolak ingelesez eta gazteleraz emango dira.
Donostiakoa Estatuan den Zientzia Gastronomikoen zentro bakarra izango da, eta Europa osoan den bigarrena -Piemonten dago bestea-. Alta, «bere ezaugarrietan bakarra» izango omen da BBC Aizegaren esanetan, «italiarrek ez baitute jatetxearen esparrua lantzen».
Zentroa ehun ikasle inguru jasotzeko atondua dago, baina lehen urtean, 300dik gora eskari izan baditu ere, 56 ikasle hartuko ditu (23 Euskal Herrikoak), urtero-urtero kopuruan gora egin eta 100era iristeko asmoz. Zentroak nazioarteko bokazioa izango duela adierazi zuten arduradunek, eta, hala, aurtengo ikasleetatik sei atzerritarrak dira -Venezuela, Mexiko, Txina, Kolonbia, Frantzia eta Errumaniako bana-. Ikasleen %45 emakumeak dira.
Sukaldaritza akademizatu
Orain bi urte, 2009an osatu zen Basque Culinary Center patronatua; Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Eneko Atxa sukaldariek osatzen zuten taldea eta Mondragon Unibertsitatea ere kide zen -erakunde publikoen laguntzarekin-. Gero, gainera, nazioarteko aholkulari talde sendoa osatu zuten (bederatzi super chef), tartean sona handiko Ferran Adria (El Bulliko sukaldari eta taldeko zuzendaria), Rene Redzepi danimarkarra (Norma jatetxekoa) eta Michel Bras direla.
BCC Fundazioa sortzeko helburu nagusiak, Euskal Herriko sukaldaritzak nazioartean goi mailako eta berrikuntzako gune izateari eutsi eta horretarako profesional gaituak prestatzea da, eta ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzea goi sukaldaritzako profesionalen eta sektoreko enpresen artean, elkarren arteko sinergiak bultzatuz. Baita gastronomiaren kulturan, elikadura heziketan eta elikadura joeretan garapen iraunkorraren sortzaile izatea eta Euskal Herria munduko goi sukaldaritzaren helmuga izan dadin bere ospea nazioartean zabaltzea ere, horretarako lidergo posizioa erdietsi eta horri eutsita.
Menua elaboratua da, beraz, eta dastatzea baino ez da falta.
BCCko Nazioarteko Aholkulari Taldeko zuzendari Ferran Adria katalanaren esanetan, «ametsa eta inflexio puntua da» gastronomia unibertsitatean sartzea, zientziak eta goi sukaldaritzak «harreman gutxi izan baitute gaurdaino».
La de hoy será una inauguración en dos actos. La institucional se llevará a cabo al mediodía con dos centenares de invitados y la presencia en Donostia de Felipe de Borbón y Leticia Ortíz.
La inauguración social del centro, que tendrá lugar a las 19.30 de la tarde, será más emotiva pues entre sus invitados reunirá a personas del sector de la gastronomía. Contará además con la presencia del Diputado General Martín Garitano, quien no acudirá al acto matutino al estar invitados los Principes de España, «pues son hoy en día los representantes de un Estado que impide al pueblo vasco a decidir su futuro, ser soberano en paz y libertad». A. B.