GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Oker hasitakoa konpondu egin behar dute lapurtarrek

Zuri-gorriek Bordelera egin beharko dute bisita; zuri-urdinek, aldiz, Racing Metro hartuko dute Jean Dauguer zelaian. Bi partidak 20.00etan hasiko dira.

p038_f01_149x096.jpg

Jon LEUNDA

Oker hasitako bidea zuzentzeko aukera dute bi talde lapurtarrek, baita beharra ere, bestela gero eta okerragoa izango da egoera. Gainera, behin hor atzean sartuz gero, hortik ihes egitea ikaragarri kostatzen da.

Aviron izango da etxean arituko dena, eta Racing Metro hartuko du. Zuri-urdinak oso zuzen abiatu ziren, egungo txapelduna menderatuz, baina bigarren jardunaldian hasi ziren bidetik irteten, eta orain erabat galduta dabiltza. Hamaikagarren postuan daude, eta gaur galtzen badute, jaitsieran sartzeko ere aukerak izango dituzte, nahiz eta atzetik dituzten hiru taldeek ere ez dituzten norgehiagoka erraz horietakoak.

Pariseko taldea aurrean ibiltzeko egindakoa da, eta une honetan seigarren dago, hiru partida irabazi eta bi galduta. Etxean oso indartsu ari da, baina kanpoan asko kostatzen zaio neurketak aurrera ateratzea eta biak galdu ditu. Horretaz baliatu beharko du Baionako taldeak, Stade Toulosainen aurka atera zuen indar bera atera behar du, sailkapen nagusian aurrera egiten hasi ahal izateko.

Erabat galduta dabilena Biarritz da. Sailkapeneko azkeneko postuan dago berdinketa batekin bakarrik, eta hori gaur egungo gazteek ez dute ezagutu. Burua altxatzen hasteko aukera izan dezake gaur Bordelen, igo berria den talde baten aurka. Kontuz ibili beharko dute ordea. Bordelekoak Avironekin neurtu zirenean ere gauza bera pentsatzen zen, eta Baionako taldea astindu egin zuten. Zuri-gorriek hobekuntza bat erakutsi zuten pasa den astean, eta ea bide horretatik jarraitzen duten. Bi norgehiagokak gaur 20.00etatik aurrera jokatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo