HARRI-ZULATZEA
Gallartan jakingo da zein den aurtengo talderik onena
J.L.
Euskal Herriko Harri-zulatze Txapelketa jokatuko da bihar 13.00etatik aurrera Gallartan. Bertan, Burdin Gazteak, Aldai Alde, Errekatxo, Las Karreras eta Kabiezes neurtuko dira. Talde bakoitzak 30 minutu izango ditu lanean aritzeko, eta tarte horretan zulorik gehien egiten dituen taldeak eramango du garaipena.
Asteasura doazenek, aizkolariez gain, Euskal Herriko emakumezkoen Lokotx-biltze Txapelketa ere ikusi ahal izango dute. Bertan, Artiztegi, Hernandez, Ferran eta Gorostidi lehiatuko dira.
Bakoitzak 50 lokotx batu beharko ditu, eta batetik besterako tartea 1,25 metrokoa izango da. Ariztegi da azken urte hauetako txapelduna, eta biharkoa irabazteko faborito nagusia ere bai.