GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA

Gaur-gaurkoz, Harri Handien Txapelketa aurten ez da jokatuko

J.L.

Euskadiko Harri Handien Txapelketa datorren asteazkenean zen jokatzekoa Martutenen, baina azkenean ez da izango, bi harri-jasotzaile bakarrik geratu baitira, eta lehiaketa ofizial bat jokatzeko hiru behar izaten baitira.

Hasiera batean Irigoien, Lertxundi, Bertiz eta Telleria II.a ziren aritzekoak. Hasteko, Bertizek adierazi zuen arazo fisikoak zituela eta ez zegoela lehiatzeko moduan, eta azken egun hauetan Telleria izan da min hartu duena, eta honek ere ezingo du parte hartu. Hori dela-eta, Euskadiko Federazioak lehiaketa bertan behera uztea erabaki du. Aurrerantzean ikusiko da ea aurtengoa jokatzeko modurik badagoen edo bere horretan geratuko den. Aimar Irigoien da egungo eta azken urte hauetako txapelduna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo