
JARDUNALDIAK
Nafarroako konkistari buruzko hitzaldi sorta zabala izango da gaur Iruñean
Udako Euskal Unibertsitateak, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera, «Nafarroako konkista (1512-2012) berrikusten» jardunaldiak antolatu ditu gaurko, Iruñean, 09.00etatik 18.30era arte. Ikasturte honetan Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena iritsiko da, eta punta-puntako hizlariek konkistari buruzkoak azalduko dituzte, alde juridiko, arkeologiko, literario eta politikotik aztertuta. Egitarauan iragarritako hitzaldien artean, «Konkistaren justifikazio juridikoa», edota «Amaiurko gaztelua. Nafarroako konkista arkeologiaren ikuspegitik» daude, besteak beste.