GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bertsoak eta kontzertuak, Durangoko soinu banda

p018_f04_336x165.jpg

Beñat ZARRABEITIA | DURANGO

Pantxikek eta Patxikotxuk ez dute atsedenik hartzen. Gaur, San Fausto egunaren ospakizunarekin batera, Durangoko jaietako egitarau oparoak aurrera jarraitzen du. Aurreko egunetako nekea sumatzen den arren, durangarrei ez zaie parrandarako gogo eta borondaterik falta jaietako azken egun hauek bikain aprobetxatzeko.

Goizeko lehen orduan, diana, eta gero umeentzako jarduerak bata bestearen atzetik helduko dira. Jolasak Ezkurdin -eguraldiak laguntzen ez badu, hitzordua Landako Gunean izango da- txu-txu trenean ibiltzeko aukera edo udal ludotekan egingo diren tailerrak.

Alabaina, eguneko ekitaldi nagusietakoa paella lehiaketa izango da. Txapelketa irekia da eta parte hartzaileek arroza ez den beste jaki guztiak eta euren paellak prestatzeko behar dituzten elementu guztiak eraman beharko dituzte. Dastatu ondoren, 16.00etan sari banaketa izango da. Bitartean, herrian zehar trikitixaz eta kalejiraz gozatzeko aukera izango da.

Arratsaldean, Durangoko txosnek antolatuta, Mañaria ibaiaren jaitsiera egingo dute. Gero, Durangoko kaleak girotuko dituzte Elektro-Txaranga orkestrarekin. Landako Gunean, berriz, roller, skater, BMX eta Urban Bai Bike Triala izango da.

Balkoitik balkoira

Bertsolaritza gustuko dutenek ezinbesteko zita dute 19.30ean udaletxean. Saio berezia egingo dute Amets Arzallusek, Igor Elortzak eta Miren Amurizak; garai batean Florentzian letrak inprobisatuz aritzen ziren kantari toskanarren gisara, balkoi batetik abestuko dute. Ekimen berezia eta ezberdina, durangarrek estimatuko dutena.

Biharkoan, berriz ere, bertsolariek protagonismo berezia izango dute. San Agustin Kultur Gunean, 22.30ean eta Josu Goikoetxea gai jartzaile lanetan arituko dela, Maialen Lujanbio txapelduna, Andoni Egaña mitikoa, Unai Iturriaga durangarra eta Eneko Abasolo Abarkas iurretarra arituko dira.

Egitarau oparoa dute San Fausto jaiek biharko. Arratsaldean, tortilla lehiaketa; iluntzean, Egin Dezagun Bidea Durangok preso politikoen eskubideen alde deitutako kalejira; eta gauean, aipatutako bertso saioa eta kontzertu interesgarriak.

Txosnetan, Obrint Pas, Zea Mays eta Iheskide arituko dira. Emanaldi indartsu eta hunkigarria izango da. Izan ere, bai valentziarrek bai Zea Maysek jarraitzaile ugari dituzte eta Iheskidek apenas kontzertu bakarra eskaini du taldeko partaidea den Gaizka Jareño espetxetik atera zenetik.

Elorrioko Ferixa Nagusitan eskaini zuten kontzertuan gertatu zen moduan, lagun ugari bilduko dira berriz ere Iheskide taula gainean ikusi ahal izateko.

Ez dira horiek, ordea, bihar Durangon izango diren kontzertu bakarrak, Landako Gunean Emon talde bergararra eta Esne Beltza arituko baitira. Hortaz, eskaintza zabal eta oparoa horrek eraginda, Landako eta txosnagunearen artean mugimendu handia izango da gau osoan zehar. Girorik ez da faltako, beraz.

Mozorro eguna... eta gaua

Larunbatean mozorro eguna ospatuko dute. Goizean, txirrista erraldoian eta puzgarri aerostatikoan gozatuko dute eta euren mozorroak nahi bezala atontzeko tailerra izango dute. Gero, sari banaketa helduko da.

Eguerdian, skate eskola, Tabira musika bandarekin kalejira edo nekazaritza azokak protagonismo berezia hartuko dute.

Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Durangoko Culturala eta Getxoko Arenas futbol taldeen arteko hirugarren mailako norgehiagokak eta afizionatuentzako xake txapelketa izango dira arratsalderako eskaintzetako batzuk.

Aldarrikapenak ere izango du tarterik; 19.00etan, abiadura handiko trenaren kontrako kalejira egingo dute. Gauean, txosnagunean «mozorro gaua» ospatuko dute.

TREN bereziak

Bihar, ostirala, tren zerbitzu bereziak izango dira Bilbo eta Debatik Durangora. Larunbatean, berriz, Bilbo eta Elgoibarretik eskainiko dituzte zerbitzu bereziak.

ZAURITURIK EZ

San Fausto jaietan, goizetan bigantxak askatzen dituzte Durangon. Zorionez, jaietako lehenengo bi egunetan ez da zauriturik izan. Atzo, berriz, koma etilikoak jota lagun bat erietxera eraman zuten.

EUSKARAren alde

Berbaro euskara elkarteak antolatuta, gaur eta bihar hitzorduak izango dira Plateruena Kafe Antzokiaren kanpoaldean. Bertan muralak egin eta «euskaraz bizi nahi dut» leloa aldarrikatzeko argazkia ere aterako dute.

Un domingo repleto de actividades pondrá punto final a las fiestas

Después de diez jornadas cargadas de actividad y contraponiendo cuerpos cansados por la marcha acumulada con sonrisas cómplices a consecuencia de las largas noches de las fiestas, el próximo domingo concluirán los sanfaustos de Durango.

Será el momento de quedar con Pantxike y Patxikotxu, los iconos de San Fausto, para el año que viene y realizar balance de unas fiestas que comenzaron marcadas por el acuerdo alcanzado por el Ayuntamiento y Durangoko Txosnak. Una entente que permitió que las txosnas puedan contar con un espacio acorde a sus necesidades.

El domingo llegará la despedida, pero no por ello decaerán las actividades. Así, por la mañana será el turno de las vaquillas, el campeonato de fútbol alevín en el Colegio Jesuitas, el parque infantil en Ezkurdi y el campeonato de cesta punta en el frontón de la localidad vizcaína.

Posteriormente, en las txosnas los gernikarras Audience y Yoko Out ofrecerán el último concierto de los sanfaustos. En Andra Mari se podrán disfrutar de las jotas navarras de la mano de La Ribera Canta. Por su parte, el espectáculo de Kukubiltxo también llegará a Durango y supondrá el final oficial de fiestas. La actuación de los larrabetzuarras será a las 20.00 en el parque de Landako.

Antes, la Fanfarria de los Biznietos de Celedón habrá acompañado a una kalejira desde la Plaza del Ayuntamiento hasta Landako para despedir a Patxikotxu. En las txosnas, tras los conciertos, se dirá adiós también a Pantxike. Cada uno por su lado despedirán unas fiestas en las que están sonriendo. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo